Lehiaketa

Udaberri Txapelketako final gehiago, asteburuan

Bergarak, Biarriztarrakek, Urnieta 2k, Euskal Giroak eta Hernanik irabazi dituzte orain arte jokatutako finalak

Joan den asteburuan (2011-03-20) jokatu ziren Udaberri Sariko lehendabiziko finalak, eta jardunaldi honetan ere (2011-03-27) beste hainbat izango dira ikusgai. Zehazki, lau jaialditaz gozatzeko aukera izango da: Ikaztegietan, Tolosan eta Donostia-Altzan, hain zuzen ere. Ondoren azalduko ditugu jaialdi hauen inguruko xehetasun guztiak.

*Martxoak 25, ostirala, 19:30, Ikaztegieta

1. Eskuz binaka kadeteak, 2. maila: SEGURA (Intxausti-Matxinandiarena) / ZIOTZA (Labaka-Erasun)

2. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila: AZKOITIA (Alberdi-Juaristi) / INTXURRE (Larrea-Ormazabal)

*Martxoak 25, ostirala, 20:30, Tolosa-Beotibar

1. Zesta-punta nagusiak: BEOTIBAR 2 (Lopez-Telleria)  / ZUMAIA 1 (Zabala-Uranga)

*Martxoak 25, ostirala, 20:30, Donostia-Altza

1. Gomazko paleta mutil nagusiak, 2. maila: LAGUNAK 2 (Etxeberria-Mancebo) / ALTZATARRA (Laborde-Choperena)

2. Gomazko paleta mutil nagusiak, 1. maila: LOIOLATARRA 2 (Peluaga-Huegun) / LOIOLATARRA 1 (Crespo-Eizmendi)

Bestetik, hauexek izan ziren joan den astean jokatutako finalen emaitzak: 

*Martxoak 18, ostirala, 19:30, Bergara
 

1. Eskuz binaka nagusiak, 3. maila: LAPKE (Amundarain-Garmendia) 3  / BERGARA (Larreategi-Irizar)  22

2. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila: BERGARA (Rezusta-Iñarra) 22  / INTXURRE (Alonso-Esnaola)  21

*Martxoak 18, ostirala, 20:00, Urnieta
 

1. Larruzko paleta nagusiak: OLALDE (Manso-Alberdi)  19  / BIARRIZTARRAK (Algalarondo-Vigeon)  35

2. Pala motza nagusiak: ATXURBIDE (Sanchez-Goñi) 33  / URNIETA 2 (Arocena-Unanue)  40

*Martxoak 20, igandea, 11:00, Hernani


1. Eskuz binaka kadeteak, 3. maila: EUSKAL GIROA (Artolain-Ibargarai)  22  / ZUMAIA (Etxabe-Iriondo)  20

2. Eskuz binaka jubenilak, 2. maila: GAZTELEKU (Otaegi-Setien)  16 / HERNANI (Leonet-Garcia)  22

 
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.