Eskuko infantil eta kadete kategoriako pilotariei dago zuzenduta aurtengo proiektua; irailaren 9an eta 16an dira kadeteentzako deialdiak, eta 23an infantilentzat
Aurreko denboraldietako lan ildoari jarraituz, aurten ere Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak teknifikazio proiektua jarri du martxan.
Eskuko infantil eta kadete kategoriko pilotariei zuzenduta dago aurtengo proiektua, eta entrenamendu teknikoa eta prestakuntza fisiko pertsonalizatua eskaintzea du helburu.
Gipuzkoako elkarte guztiei egin zaie deialdia, eta guztira 69 pilotarik eman dute izena. Horietatik 31 dira infantilak eta 38 kadeteak. Eta 25 elkarte desberdinetakoak.
Hautaketa proben txanda da orain. Kadeteentzat bi hautaketa entrenamendu finkatu ditu federazioak, irailaren 9an eta 16an. Eta infantilentzat deialdi bakarra izango da, irailaren 23an. Saio guztiak Donostiako Atano III.ean izango dira, 17:00etan hasita.
Aurrerago emango dugu xehetasun gehiagoren berri.
Bete-betean sartu gara 2015-16 denboraldian. Enrique Abril Errebote Txapelketak eman zion hasiera, abuztuko azken asteburuan. Joan den jardunaldian (2015-09-13) jarri zen martxan Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoa, larruzko paletako lehiarekin. Eta asteburu honetan (2015-09-20) gehituko zaizkio gainontzeko espezialitateak (ia gehienak, bakar batzuek aurrerago ekingo baitiote lehiari).
Txapelketarik parte-hartzaileena da Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoa, espezialitate ia guztietan jokatzen baita. Orain hasi eta abendu amaierara arte luzatzen da denboraldiko txapelketa garrantzitsu hau.
Hona hemen hainbat datu, jokamoldeka sailkatuta:
ESKUZ BANAKA
– 28 talde: kadeteak, 7; jubenilak, 8; nagusiak, 13.
– Finalak: azaroak 29.
ESKUZ BINAKA
– 180 talde: kadeteak, 70 (15 1. mailan, 32 2. mailan, 23 3. mailan); jubenilak, 37 (15 1. mailan, 18 2.ean, 4 3.ean); nagusiak, 73 (8 Ohorezko Mailan, 16 1. mailan, 16 2. ean eta 33 3. mailan).
– Finalak: azaroak 29 (kadeteen 1. eta 3. maila, jubenilen 1. maila eta nagusien ohorezko maila eta 1.a eta 2.a) eta abenduak 27 (kadeteen 2. maila, jubenilen 2. eta 3. maila eta nagusien 3. maila).
GOMAZKO PALETA
– 51 talde: gizonezkoak, 44 (denak nagusietan, 8 1. mailan, 12 2. mailan eta 24 3. mailan); emakumezkoek aurrerago ekingo diote lehiari.
– Finalak: azaroak 29 (gizonezkoen 1. mailakoak) eta abenduak 27 (gizonezkoen 2. eta 3. maila).
ZESTA-PUNTA
– 35 talde: kadeteak, 15; nagusiak, 20 (8 1. mailan eta 12 2. mailan).
– Finalak: abenduak 20.
PALA
– 13 talde, denak nagusietan eta maila bakarrean.
– Finala: urtarrilak 3.
PALA MOTZA
– 28 talde, denak nagusietan (8 1. mailan, 12 2. mailan eta 8 3. mailan)
– Finalak: abenduak 13.
LARRUZKO PALETA
– 28 talde: denak nagusietan (8 1. mailan, 12 2.mailan eta 8 3. mailan)
– Finalak: urriak 25.
Txapelketaren jarraipena egin eta informazio zehatza nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo.


