Lehiaketa

2014-2015eko Elkarteen Arteko Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa martxan da

Pilotari jubenilak eta nagusiak ariko dira txapelketa honetan.

Joan den asteburuan (2015-02-01) jokatu ziren 2014-2015eko Elkarteen Arteko Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako lehen partidak.
Oiartzun eta Zubietan izan ziren partida hauek.
 
Joko Garbiko txapelketa honetan pilotari jubenilek eta nagusiek parte hartuko dute.
 
Zubieta, Txost eta Behar Zanako taldeak ariko dira lehian.
 
 
Asteburu honetan, jubenilen partidak Oiartzunen izanen dira eta nagusienak, Villabona eta Oiartzunen.
 
 
 
Joko Garbiko asteburu honetako partidak:
 
Otsailak 7, larunbata, 9:30, Oiartzun-Madalensoro:
 
1.Joko garbi, jubenilak: TXOST 3 –  ZUBIETA 2
2.Joko garbi, jubenilak: TXOST 1 – TXOST 2
 
 
Otsailak 5, osteguna, 21:15, Villabona-Behar Zana:
 
Joko garbi, nagusiak: BEHAR ZANA- TXOST 2
 
Otsailak 8, igandea, 14:00, Oiartzun-Madalensoro:
 
Joko garbi, nagusiak:TXOST 1- ZUBIETA 2
 
 
Txapelketaren inguruko informazioa web honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan duzue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.