Lehiaketa

Zubieta 2 eta Luzean taldeek jokatuko dute Enrique Abril Errebote Txapelketako finala

[2025-10-28]

Eguraldia lagun, Luzean eta Zubieta 2 taldeek datorren igandean, azaroak 2, jokatuko dute 62. Enrique Abril Txapelketako finala, 10:30ean hasita, Zubietan.

Azaroak 2, igandea, 10:30, Zubieta-plaza
LUZEAN vs ZUBIETA 2

 __________________________________________________________

[AZKEN ORDUA, 2025-10-24] Finala bertan behera gelditu da euria iragarrita dagoelako. Ahalik eta lasterren jakinaraziko dugu data berria.

 __________________________________________________________

[2025-10-22]

Aurten ere izango da Gipuzkoako ordezkaritzarik Enrique Abril Errebote Txapelketako finalean, Zubieta 2k Kanboarrak taldearen kontrako finalerdia irabazi baitu (13-11). Luzean (Donibane Lohizune) taldearen aurka neurtu beharko ditu indarrak, hark beste finalerdian Baigorriko Zaharrer Segi taldeari irabazi dio eta (13-4). Eguraldia lagun bada, igande goizean jokatuko dute 62. edizioaren finala, Zubietan:

Urriak 26, igandea, 10:30, Zubieta-plaza
LUZEAN vs ZUBIETA 2

Txapelketa honetan Zubietak jokatuko duen 8. finala izango da hauxe. Bi txapel dituzte zubietarrek, 2018-19 eta 2019-20 denboraldietan lortutakoak; eta beste 5 aldiz txapeldunorde izan dira: 2010-11, 2013-14, 2015-16, 2016-17 eta 2017-18 denboraldietan.

Luzean taldeak, berriz, 32 final jokatu ditu Enrique Abril Errebote Txapelketan (hauxe 33.a izango da). 21 aldiz jantzi dute txapela donibandarrek, azken lau edizioetan, besteak beste: 1963-64 (lehen edizioan), 1964-65, 1965-66, 1966-67, 1967-68, 1975-76, 1976-77, 1977-78, 1978-79, 2005-06, 2008-09, 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2016-17, 2017-18, 2021-22, 2022-23, 2023-24 eta 2024-25 denboraldietan, hain justu. Eta beste 11 aldiz izan dira txapeldunorde, denboraldi hauetan: 1968-69, 1972-73, 1973-74, 1982-83, 1989-90, 1993-94, 2002-03, 2006-07, 2007-08, 2011-12 eta 2018-19.

Bi taldeek 5 final jokatu dituzte elkarren aurka txapelketa honetan, 2013-14, 2015-16, 2016-17, 2017-18 eta 2018-19 denboraldietakoak, hain justu: lehendabiziko lauretan Luzean taldeak irabazi zuen, eta azkena Zubietak.

Palmares orokorrari dagokionean, Luzean da sailkapen buru, 21 txapelekin (11 aldiz txapeldunorde); atzetik ditu Aviron Bayonnais, 14 txapelekin (6 aldiz azpitxapeldun); Kapito Harri, 11rekin (8 aldiz txapeldunorde); Behar Zana eta Noizbait, 4rekin (biak 9 aldiz azpitxapeldun); Zubieta eta Endaiarrak, 2rekin (hurrenez hurren, 5 aldiz eta behin txapeldunorde); eta Yoko Garbi eta Zaharrer Segi, banarekin (lehenak 6 aldiz txapeldunorde eta bigarrenak behin). Oiarpe, Donapaleu, Sara eta Txost taldeek ez dute txapelik, baina hirurak behin izan dira azpitxapeldun.

Euskal Herriko 8 talde lehiatu dira 62. Enrique Abril Errebote Txapelketan: Behar Zana (Amasa-Villabona, Gipuzkoa), Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), Txost (Oiartzun, Gipuzkoa), Senpere (Senpere, Lapurdi), Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea), Zubieta 1 (Zubieta, Gipuzkoa) eta Zubieta 2 (Zubieta, Gipuzkoa).

Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-Enrique Abril-Errebote nagusiak atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazioa.

Finala-Luzean-vs-Zubieta-2-Zubieta-2025-10-26
Finala-Luzean-vs-Zubieta-2-Zubieta-2025-11-02-2.data_
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.