Lehiaketa

Zubieta 2, 62. Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietan

Zubieta 2 taldeak Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietara sailkatzea lortu du, ligaxka bere multzoko lehen postuan bukatuta. Eta igandean jokatuko du aurrez aurrekoa, Zubietan bertan, Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi) taldearen kontra. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi) eta Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea) taldeek joko dute beste finalerdia, egun berean, Villabonan.

Urriak 19, igandea, 10:30, Zubieta
ZUBIETA 2 vs KANBOARRAK
Urriak 19, igandea, 10:30, Villabona-Errebote plaza
LUZEAN vs ZAHARRER SEGI

Zubieta 1 (tanto kopuruagatik), Txost (Oiartzun) eta Behar Zana (Amasa-Villabona) talde gipuzkoarrak bidean gelditu dira, baita Senpere (Lapurdi) ere. Honela gelditu da sailkapena:

A MULTZOA
1. Luzean, 6 puntu
2. Kanboarrak, 4 puntu
3. Zubieta 1, 4 puntu
4. Senpere, 3 puntu

B MULTZOA
1. Zubieta 2, 6 puntu
2. Zaharrer Segi, 5 puntu
3. Txost, 4 puntu
4. Behar Zana, 3 puntu

Eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren azken txanpa, igandeko finalerdien irabazleek urriaren 26ko jardunaldian jokatuko dute 62. edizioko finala, Zubietako plazan.

Webgune honetako Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-Enrique Abril-Errebote nagusiak eta Lehiaketa-Kartelera ataletan jarraitu daitezke txapelketaren nondik norakoak.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.