Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterioa Sariko finala irabazi dute, Ibairen (Urbieta IV) eta Jonen (Urbieta I) aurka
Urbietarren arteko lehian, Xabierrek (Urbieta II) eta Andonik (Urbieta III) jantzi dute txapela. Haiek irabazi dute Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterioa Sariko finala, Ibairen (Urbieta IV) eta Jonen (Urbieta I) aurka. Giro polita sortu da Zizurkilgo Udalak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak elkarlanean antolatutako txapelketan, eta ikusle ugari gerturatu da finala jarraitzera:
Maiatzak 24, larunbata, 12:00, Zizurkil-Zimiterioa
1. Eskuz binaka, nagusiak:
Xabier Urbieta Otaegi, URBIETA II (Behar Zana)-Andoni Urbieta Etxeberria, URBIETA III (Txost) 13
Ibai Urbieta Etxeberria, URBIETA IV (Txost)-Jon Urbieta Otaegi, URBIETA I (Behar Zana) 6



