Aurreko denboraldietan bezala, oraingoan ere Errepala klubeko bi talde izango dira aurrez aurre; ostiralean, 20:45ean, Irurako Ametsa trinketan
Aurreko denboraldietan bezala, oraingoan ere Errepala klubeko bi talde izango dira aurrez aurre Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean. Ostiral iluntzean neurtuko dituzte indarrak, Iruran:
Ekainak 6, ostirala, 20:45, Irura-Ametsa trinketa
1. Larruzko paleta, nagusiak:
ERREPALA 1 (Aitor Brosa Jimenez-Iñigo Navarro Calero-Aitor Agirre Orbegozo)
ERREPALA 2 (Jon Begiristain Dorronsoro-Mikel Begiristain Dorronsoro)
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-G-Trinketa-Larruzko paleta atalean ikus daiteke lehiaren informazio guztia.


