Hurrenez hurren, 1. eta 2. mailan jantzi dituzte txapelak; dagoeneko ezker hormako Txapelketaren bosgarren edizioa izan da azken hau
Redondo-Mendizabal bikoteak (1. mailan) eta Bañales-Perez bikoak (2. mailan) irabazi dute Ezker Hormako V. Emakumea Pilotari Txapelketa. Zale ugariz betetako Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zituzten finalak, joan den larunbatean, abenduak 18. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
*Abenduak 18, larunbata, 16:00, Tolosa-Beotibar
2. Nagusiak, 2. maila: Lendinez-Gutierrez 17 / BAÑALES-PEREZ 30
3. Nagusiak, 1. maila: REDONDO-MENDIZABAL 30 / Zabala-Arozena 24
Azpimarratzekoa da Maider Mendizabalek Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketan jokatutako lau finaletatik denak irabazi dituela.
Jende kopuru polita bildu zen Tolosako Beotibarrera, 300 lagunetik gora. Giroa ere oso ona izan zen, eta tentsio punttu bat ere sumatzen zen, batik bat une batzuetako isiltasunari erreparatuta.
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa atalean, eta http://www.blogak.com/emakumeapilotari gunean.


