Txost 2 (1. maila) eta Zumaia (2. maila), palako Gipuzkoako txapeldunak

2010/09/30 | Lehiaketa

Irailaren 26an jokatu ziren, Andoaingo Arrate frontoian, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako palako finalak. 1. mailan, Txost 2 taldeak jantzi ditu txapelak; 2. mailan, berriz, Zumaia da 2010-11ko Gipuzkoako txapelduna. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 *Irailak 26, igandea, 10:30, Andoain-Arrate

  1. Pala, nagusien 2. maila:

    ZUMAIA 45 (Zumaia; Mikel Sanchez eta Juan Ramon Etxarte) /

    OIANGU 32 (Ordizia; Mikel Aranzegi eta Zuhaitz Letamendia)


    

    2. Pala, nagusien 1. maila:

    TXOST 2 45 (Oiartzun; Gorka Aierbe eta Orkatz Argote) /

    GAZTELEKU 44 (Andoain; Ibon Altuna eta Koldo Zabala)


       

    Honela gelditu zen lehen faseko sailkapena:      

    1. MAILA, A MULTZOA:   

    1. TXOST 2, 5 puntu (3 partida jokatuta, 2 irabazita, 1 galduta)

    2. LANDARE, 5 puntu (3 partida jokatuta, 2 irabazita, 1 galduta)3. OIANGU, 4 puntu (3 partida jokatuta, 1 irabazita, 2 galduta)

    4. IKASBERRI, 4 puntu (3 partida jokatuta, 1 irabazita, 2 galduta)

   
    1. MAILA, B MULTZOA:   

    1. GAZTELEKU, 4 puntu (2 partida jokatuta, 2 irabazita)

    2. USURBIL, 3 puntu (2 partida jokatuta, 1 irabazita, 1 galduta)

    3. TXOST 1, 2 puntu (2 partida jokatuta, 2 galduta)

    4. REAL SOCIEDAD (erretiratua)

    

    2. MAILA   

    1. ZUMAIA, 4 puntu (2 partida jokatuta, 2 irabazita)

    2. OIANGU, 3 puntu (2 partida jokatuta, 1 irabazita, 1 galduta)

    3. ALTZATARRA, 2 puntu (2 partida jokatuta, 2 galduta)

    Eta honela gelditu da 2010-11 denboraldiko sailkapena behin txapelketa amaituta:

    1. MAILA   

    - Txost 2

    - Gazteleku

    - Landare

    - Usurbil

    - Oiangu

    - Txost 1

    - Ikasberri

    - Real Sociedad


    2. MAILA  

    - Zumaia

    - Oiangu

    - Altzatarra
   
   
    1. mailako azken bi sailkatuak mailaz jaitsiko dira; eta, beraz, Ikasberri eta Real Sociedad 2. mailan ariko dira 2011-12 denboraldian. Aldiz, 2. mailako lehen bi sailkatuak mailaz igoko dira; Zumaia eta Oiangu dira, kasu honetan, hurrengo denboraldian 1. mailan ariko direnak.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba