EmP

EMAKUMEA PILOTARI PROIEKTUA

Egoeraz kezkatuta, eta emakumeek pilota munduan duten parte-hartzea sustatzeko asmoz, Emakumea Pilotari egitasmoa jarri zuen martxan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF), 2004. urtean.

 

Ordutik, hamaika ekimen sustatu ditu proiektuak, beti ere hiru arlo ardatz hartuta: eskola kirola, partaidetza kirola eta kirol federatua. Besteak beste, hauexek izan dira lan ildo batzuk (eskuineko dokumentuetan klikatuz, arlo bakoitzaren xehetasun eta informazio gehiago aurkituko dituzue):

Eskola Kirola
- Sustapen jarduerak
- Nesken pilota eskolen sorrera eta jarraipena
- Gipuzkoako eskolarteko nesken txapelketak

Partaidetzako kirola
- Emakumeei zuzenduriko paleta ikastaroak
- Emakumea Pilotari Eguna
- Herriko festetan nesken paleta partidak
- Emakumeen paleta txapelketa herrikoiak

Kirol federatua
- Emakumearen Batzordea
- Emakume Pilotarien Topagunea
- Teknifikazio guneak
- Lehiaketa egutegiaren berrantolaketa eta txapelketen hobekuntza

 

 

Informazio gehiago jaso, zalantzak argitu edo ikastaroren batean izena eman nahi duenak federazioarekin harremanetan jarri besterik ez du, telefonoz 943 47 14 63 zenbakira deituta edo komunikazioa.pilota@kirolak.net helbidera mezu bat idatzita. Bakoitzaren beharretara egokitzen saiatuko gara. Animatu!

  •  
  •  

Babesleak

Ir arriba