Lehiaketa

Pilota Goxoko Gipuzkoako Txapelketa-Bidegain Saria lehia berria prest, eta izen-ematea zabalik

Txapelketa berria antolatu dugu urte berriari begira, Bidegain enpresaren babesarekin: Pilota Goxoko Gipuzkoako Txapelketa-Bidegain Saria.

Urtarrila eta maiatza artean jokatuko da, eta dagoeneko eman daiteke izena; urtarrilaren 16a izango da horretarako azken eguna (lehiaketa.pilota@kirolak.net helbidean, beheko inprimakia beteta, klubaren bidez edo norbanakoek). 

Ondorengo lerroetan bildu ditugu txapelketaren ezaugarri nagusiak:

  • Pilota goxoa pisudunarekin jokatuko da; antolakuntzak jarriko ditu
  • Binakako txapelketa izango da. Izena emateko garaian hiru pilotariren izena eman ahal izango da eta horiek soilik jokatu ahalko dute, alegia, izena emanda ez dagoen inork ezingo du jokatu
  • Gipuzkoako klub batetik pilotari federatu lizentzia dutenek eta Gipuzkoan erroldatuta dauden ez federatuek eman ahal izango dute izena. Dena den, txapelketak iraun bitartean federatuek ezingo dute beste lehiaketa ofizialetan parte hartu, pasakakoa eta herriartekoa izan ezik
  • Ez federatuei partida egunetarako doako istripu asegurua eskainiko zaie
  • Urtarrila eta maiatza artean jokatuko da, instalazio “bitxietan”: Antiguako pilotalekua, Azkoitiko kontzejupea, Oiartzungo kontzejupea eta Zizurkilgo zimiterioa. Besteren bat gehitu ahal izango da
  • Lehiaketa sistema eta egutegia izena emandako taldeen arabera antolatuko dira. Nolanahi ere, lehen fasean txapelketa “estanko” batzuk antolatuko dira, hau da, instalazio batean eta asteburu batean edo bitan hasi eta bukatuko direnak. Instalazio bakoitzeko txapelketa hauetan azken faserako puntuak banatuko dira, azken sailkapenaren arabera. Azken txapelketan, Gipuzkoako Txapelketa izango dena, lehen fasean puntu gehien lortu dituzten lau taldeek hartuko dute parte
  • Galtza txuriz jokatu beharko da. Kamiseta antolakuntzak jarritakoa izan beharko du

Animatu eta eman izena!

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.