Lehiaketa

Mundarrok irabazi du Trinketeko Udazkena Saria

40-18 hartu zuen mendean Loiolatarra 2 taldea finalean

Mundarrok irabazi du Trinketeko Udazkena Sariko finala, eskuz binaka jokatu den lehia. Azaroaren 27an neurtu zituzten indarrak, Irurako Ametsa trinketan, Mundarro eta Loiolatarra 2 taldeek, eta lehenek 40-18 hartu zituzten mendean bigarrenak. Lehenengo edizioko txapeldunak izan dira, beraz, Astigarragako elkarteko Aritz Irazustabarrena eta Aitzol Lizeaga pilotariak.

Ondoren zehazten dugu jaialdia:
 

*Azaroak 27, larunbata, 17:15, Irura-Ametsa trinketa

1. Eskuz binaka, nagusiak:
MUNDARRO (Aritz Irazustabarrena eta Aitzol Lizeaga)  40 /
LOIOLATARRA 2 (Pablo Aldazabal eta David Errandonea)  18

Gogoratu behar dugu Mundarro lehen postuan sailkatu zela ligaxkan, eta partida guztiak irabazita lortu zuela finalerako zuzeneko txartela. Loiolatarra 2, bestalde, 40-39ko emaitza estuarekin gailendu zitzaion Hernaniri finalerdian.

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketa guztiaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.