Martxan da 2025-26 denboraldiko Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa. Benjamin, alebin eta infantil kategorietako pilotariek asteburu honetan (2025-11-08) ekingo diete parte hartzeko jarduerei eta txapelketetako partidei, bai eskuz bai paletaz; 350 talde inguruk eman du izena oraingoz.
Ondorengo lerroetan bildu ditugu hainbat xehetasun:
ESKUA
– Benjamin eta alebin kategorietako neska-mutil pilotariak ariko dira: benjaminek parte hartzeko jarduerak izango dituzte, eta ez da sailkapenik egingo; eta alebinek lehiaketa jarduerak izango dituzte.
– Eskualdeka, azken fasera arte: Buruntza, Deba, Donostialdea, Goierri, Oarso-Bidasoa, Tolosaldea-Aiztondo eta Urola Kosta.
– 326 taldek eman du izena: 168 benjaminetan eta 158 alebinetan (Buruntzan 36 talde, 84 Deban, 17 Donostialdean, 50 Goierrin, 23 Oarso-Bidasoan, 57 Tolosaldea-Aiztondon eta 59 Urola Kostan).
– Taldeak 3-4 pilotariz osatuta egongo dira.
– Egoitzatan izango dira jardunaldiak, larunbat arratsaldetan.
– Hitzordu bakoitzean talde bakoitzak partida bat baino gehiago jokatuko ditu (frontisean eta errebotean).
– Partidak hiru jokotara (partida txikiak) izango dira, lehendabiziko biak banaka eta hirugarrena binaka. Joko bakoitza 8 tantotara lehiatuko da.
– Lehen fasea, urte bukaerara arte.
PALETA
– Alebin eta infantil kategorietako neska-mutil palistek jokatuko dute txapelketa: alebinetan molle-pelle handiarekin batzuk eta molle-pelle txikiarekin beste batzuk; infantiletan, ikus pilotarekin batzuk eta mole-pelle txikiarekin besteak.
– Gipuzkoako mailakoa izango da, orokorra (ez eskualdeka).
– 23 taldek eman du izena lehen deialdi honetan: 10 benjaminetan eta 13 infantiletan.
– Taldeak bizpahiru pilotariz osatuta egongo dira.
– Egoitzatan izango dira jardunaldiak alebinen kasuan eta infantiletan etxean eta kanpoan jokatuko dituzte lehiak.
– Finalak 2026ko urtarrilaren bukaerarako aurreikusten dira.
Informazio gehiago, Lehiaketa-Emaitzak-Eskolartekoa atalean.


