Asteburuan (2025-09-07) hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa, eta harekin abiatuko da lehiaketa ofizialen 2025-26 denboraldia.
62. edizio honetan Euskal Herriko 8 talde lehiatuko dira, horietatik lau Gipuzkoakoak: Amasa-Villabonako Behar Zana, Oiartzungo Txost eta Zubietako Zubieta 1 eta 2. Hauexek dira parte-hartzaile guztiak, bi multzotan banatuta:
A multzoa
- Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
- Zubieta 1 (Zubieta, Gipuzkoa)
- Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
- Senpere (Senpere, Lapurdi)
B multzoa
- Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)
- Zubieta 2 (Zubieta, Gipuzkoa)
- Behar Zana (Amasa-Villabona, Gipuzkoa)
- Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea)
Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, asteburuan hasi eta urriaren 5eko jardunaldira bitarte. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira.
Multzo bakoitzean lehen eta bigarren sailkatutakoek jokatuko dituzte finalerdiak, urriaren 12ko jardunaldian: A1 vs B2 eta B1 vs A2.
Eta, eguraldiak ez badu txapelketaren martxa baldintzatzen behintzat, urriaren 19ko asteburuan izango da ikusgai finala, Zubietako plazan.
Webgune honetako Lehiaketa atalak bilduko ditu txapelketaren xehetasun guztiak.
