Cueto-Arratibel bikoteak irabazi du adimen urritasuneko teniseko paletako multzo gorriko finala, eta Zulaika-Huegun bikoak multzo urdinekoa; gurpil aulkiko gomazko paletako lehian, Senperena-Merino bikoteak jantzi ditu txapelak
Binakako finalekin bukatu da Euskal Pilota Egokituko XV. Gipuzkoako Txapelketa. Maila eta giro bikaineko finalekin. Are bereziago izan dira, gainera, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) elkarlanean Oiartzunen antolatutako Euskal Pilota Eguneko ekitaldietako bat izan baitira (GEPFren mendeurrenaren ospakizunetan).
Sheila Cueto Sistiaga-Josu Arratibel Agirrebarrena eta Luis Zulaika Galdos-Iraitz Huegun Iturralde bikoteek irabazi dute adimen urritasuneko teniseko paletako Gipuzkoako Txapelketa, multzo gorrian eta multzo urdinean, hurrenez hurren, Josu Eskisabel Eñaga-Hodei Asteasu Santos eta Mikel Vega Etxezarreta-Eneko Sagarmendi Fernandez bikoteen aurka. Eta Aingeru Senperena Iraola-Mikel Merino Bengoa bikoak jantzi ditu txapelak gurpil aulkiko gomazko paletako Gipuzkoako Txapelketan, finalean Leire Troitiño Berasategi-Beñat Lizaso Muxika bikoari irabazita:
Maiatzak 10, larunbata, 16:00, Oiartzun-Madalensoro
– Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo gorria:
1. Sheila Cueto Sistiaga-Josu Arratibel Agirrebarrena
2. Josu Eskisabel Egaña-Hodei Asteasu Santos
– Gomazko paleta, gurpil aulkia:
1. Aingeru Senperena Iraola-Mikel Merino Bengoa
2. Leire Troitiño Berasategi-Beñat Lizaso Muxika
– Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo urdina:
1. Luis Zulaika Galdos-Iraitz Huegun Iturralde
2. Mikel Vega Etxezarreta-Eneko Sagarmendi Fernandez
Txapelketa honetan bidelagun izandakoei eskerrak eman nahi dizkiegu lerro hauetatik, eta parte hartu duten pilotari guztiak zoriondu.
*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF).


