Hiru mailetako finalak irabazi zituzten Real Sociedad klubeko pilotariek joan den igandean, Donostiako Altza auzoan; larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzakoari ekingo diote orain
Real Sociedad klubak jantzi ditu txapel guztiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finaletan. Joan den igandean (2021-01-24) jokatu zituzten hiru lehiak, Donostiako Altza auzoan: Real Sociedad 1 taldea nagusitu zen 3. mailako finalean, Real Sociedad 2. mailakoan, eta Real Sociedad 2 1. mailakoan; Tolosa, Eple eta Real Sociedad 1 taldeak izan zituzten aurkari, hurrenez hurren.
1. mailan, finalerdiak ere jardunaldi honetan jokatu dituzte: ostegunean, Real Sociedad 1ek 35-20 hartu zuen mendean Txost 2 taldea, finalerako txartela lortuz era horretan; eta, ostiralean, Real Sociedad 2k 35-18 irabazi zion Oiangu 1 taldeari.
Ondorengo lerrotan laburbildu dugu finalen jaialdia:
Urtarrilak 24, igandea, 10:00, Donostia-Altza
1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
REAL SOCIEDAD 1 (Ezkerro-Begiristain,M.) 35 / TOLOSA (Iraola-Laamirni) 31
2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
EPLE (Eyheramendy-Martinez) 32 / REAL SOCIEDAD (Zumeta-Navarro) 35
3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
REAL SOCIEDAD 1 (Begiristain,J.-Vigeon) 28 / REAL SOCIEDAD 2 (Brosa-Andueza) 35
Larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzakoari ekingo diote orain pilotariek, jardunaldi honetan bertan (2021-01-31). Nagusien 1. eta 2. mailan ariko dira: 8 talde 1. mailan (2 multzotan banatuta) eta 11 bikote 2. mailan (2 multzotan).
Joan-etorriko ligaxka jokatuko dute aurrena guztiek, urtarrilaren 31ko asteburutik martxoaren 7kora bitarte.
Gauzak ondo, martxoaren 21eko jardunaldian jokatuko lirateke finalerdiak, eta finalak martxoaren 28koan.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daitezke larruzko paletako lehiak utzitako datu guztiak, eta baita pala motzakoaren xehetasunak ere. Eta irudi bilduma sortu dugu Argazki galeriak txokoan.
Ikusirik:
-
Osasun egoerak okertzen jarraitzen duela eta 25 udalerri daudela egoera gorrian, pasa den osteguneko 16 udalerriekin alderatuz
-
Urtarrilaren 31ko jardunaldian jokatu den partiden portzentajea %28koa izan dela
-
Zenbait klubek komentatu digutela ez zaiela egokia iruditzen osasun egoera honetan jokatzen jarraitzea, ez dutela COVID-19ak eragindako aurkariaren ez agertze bati esker partidarik irabazi nahi edota zein zaila den etxeko partidak antolatzea
- Gipuzkoako Txapelketaren amaiera data atzeratzeko abagunea izan dezakegula, oso litekeena delako Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren lehiaketa egutegia berregituratzea
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak zera erabaki du:
-
Trinketeko Eskuko Gipuzkoako Txapelketa bertan behera uztea, behin-behinean
-
Trinketeko Paleta Argentinarreko Gipuzkoako Txapelketa bertan behera uztea, behin-behinean
-
Ezker hormako Gipuzkoako Txapelketa, 4 ½koa barne, partzialki bertan behera uztea
- Neurriak hartzea urtarrilaren 31ko asteburuan jokatzea aurreikusten ziren partidak eta COVID-19a dela-eta bertan behera gelditutakoak jokatu ahal izateko
Gipuzkoako klubei helarazi diegu hau guztia eta xehetasun gehiago.
Animo denoi eta zaindu!


