Lehiaketa

Indak (Errepala) eta Zubiriak (Beotibar) jantzi dituzte txapelak

Gipuzkoako Txapelketako gomazko paleta banakako (kantxa osoan) finalak irabazi dituzte bi palistek, nagusien 1. eta 2. mailan, hurrenez hurren, Epelderen (Azkoitiko Oteiza) eta Zabalaren (Intxurre) kontra

Indak (Erepala, Donostia) eta Zubiriak (Beotibar, Tolosa) jantzi dituzte txapelak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gomazko paletako banakako (kantxa osoan) finaletan: nagusien 1. mailako lehia irabazi du Indak, Epelderen (Azkoitiko Oteiza) aurka, eta 2. mailakoa Zubiriak, Zabalaren (Intxurre, Alegia) kontra:

Apirilak 10, osteguna, 18:00, Alegia-Elorri


1. Gomazko paleta banaka kantxa osoan, nagusiak 2. maila:
BEOTIBAR-Xabier Zubiria Agirretxe 25
INTXURRE-Haritz Zabala Murua 10

Apirilak 11, ostirala, 18:30, Donostia-Altza


1. Gomazko paleta banaka kantxa osoan, nagusiak 1. maila:
ERREPALA-Iban Inda Dainciart 25
AZKOITIKO OTEIZA-Iker Epelde Agirre 23

Lehiaketa-Federatua-G-GPbanaka atalean daude ikusgai txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.