Lehiaketa

Herriarteko Pala Txapelketako finalistak ezagutuko ditugu asteburuan

Andoain, Deba, Donostia eta Errenteria izango dira finalerako lehian; eskuz eta gomazko paletaz, final-laurdenei ekingo diete; zesta-puntaz, ligaxkako 4. jardunaldia jokatuko dute

Herriarteko Pala Txapelketako herri finalistak ezagutuko ditugu asteburu honetan: Andoain, Deba, Donostia eta Errenteria dira hautagaiak. Finalerdien itzulerakoak jokatuko dituzte Errenteriak eta Debak, ostiralean, eta Andoainek eta Donostiak, igandean. Joaneko jaialdietan, 0-2 irabazi zion Errenteriak Debari eta bana egin zuten Donostiak eta Andoainek.

Eskuz, bestalde, final-laurdenei ekingo diete jardunaldi honetan. Azkoitiak, Azpeitiak, Beasainek, Bergarak, Hernanik eta Zestoak egin dute aurrera, eta Oiartzun eta Zaldibia iazko finalistak gehituko zaizkie kanporaketa berrian.

Gomazko paletaz ere final-laurdenen joaneko jaialdiak jokatuko dituzte asteburu honetan. Andoainek, Azkoitiak, Debak eta Lasarte-Oriak lortu dute aurrera egitea, eta zain zituzten, kanporaketen zozketak hala erabakita, Donostia, Astigarraga, Mutriku eta Aia, hurrenez hurren.

Zesta-puntaz, azkenik, ligaxkako laugarren jardunaldia jokatuko dute Mutrikuk eta Zumaiak, eta atseden izango du Hondarribiak.

Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke egutegi guztiak.

Eta hauxe da jardunaldi honetako kartelera:

MAIATZAK 30, OSTIRALA
 

– 18:30, Beasain-Antzizar: BEASAIN vs AZKOITIA (eskua, final-laurdenak, joanekoa)

– 19:00, Lasarte Oria-Loidibarren: LASARTE-ORIA vs AIA (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)

– 19:00, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU vs ZUMAIA (zesta-punta, ligaxka, 4. jardunaldia)

– 19:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA vs ASTIGARRAGA (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)

– 19:30, Errenteria-Agustina Otaola: ERRENTERIA vs DEBA (larruzko paleta eta pala motza, finalerdiak, itzulerakoa)

– 19:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI vs ZALDIBIA (eskua, final-laurdenak, joanekoa)

– 21:00, Azpeitia-Izarraitz: AZPEITIA vs OIARTZUN (eskua, final-laurdenak, joanekoa)

MAIATZAK 31, LARUNBATA
 

– 10:00, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA vs BERGARA (eskua, final-laurdenak, joanekoa)

– 10:30, Deba-Aldats: DEBA vs MUTRIKU (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)

EKAINAK 1, IGANDEA
 

– 09:30 (1.eta 2.), Andoain-Arrate: ANDOAIN vs DONOSTIA (larruzko paleta eta pala motza, finalerdiak, itzulerakoa)

– 09:30 (3., 4. eta 5.), Andoain-Arrate: ANDOAIN vs DONOSTIA (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)

Edizio honetan, 21 herrik eman zuen izena eskuzko lehian, 6 ari dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntazDenera, 44 herri eta 460 pilotari elkartuko ditu txapelketak (266 eskuz, 46 palaz, 107 gomazko paletaz eta 41 zesta-puntaz): 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Alegia
  3. Amasa-Villabona
  4. Amezketa
  5. Andoain
  6. Aretxabaleta
  7. Astigarraga
  8. Ataun
  9. Azkoitia
  10. Azpeitia
  11. Beasain
  12. Bergara
  13. Eibar
  14. Hernani
  15. Lazkao
  16. Oiartzun
  17. Oñati
  18. Usurbil
  19. Zaldibia
  20. Zegama
  21. Zestoa

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Azpeitia
  3. Deba
  4. Donostia
  5. Errenteria
  6. Ordizia

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Andoain
  3. Astigarraga
  4. Azkoitia
  5. Deba
  6. Donostia
  7. Hernani
  8. Lasarte-Oria
  9. Mutriku
  10. Oiartzun
  11. Tolosa
  12. Zarautz
  13. Zumaia
  14. Zumarraga

ZESTA-PUNTA

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

Eskuz, 3 herri gehiago lehiatuko dira aurtengo edizioan, 21: ez dira izango Altzo, Idiazabal eta Tolosabaina Alegia, Aretxabaleta, Eibar, Lazkao, Usurbil eta Zegama batu dira zerrendara

Palako lehian, iazko kopuru bera izango da, 6, baina bada aldaketarik parte-hartzaileei dagokienean: aurten ez da izango Oiartzun, eta bai Azpeitia.

Gomazko paletaz ere, iazko kopuru bera izango da, 14, baina ez dira herri berberak izango: aurten ez dute jokatuko Errenteriak eta Zestoak; eta bai, ordea, Azkoitiak eta Lasarte-Oriak.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri lehiatuko dira, aurreko edizioko berberak.

Lehendabiziko finala larruzko paletako eta pala motzeko txapelketarena izango da, ekainaren 7ko asteburuan. Ondoren etorriko da zesta-puntakoa, ekainaren 22ko jardunaldian. Eta ekainaren 30ekoan izango dira, azkenik, eskuzkoa eta gomazko paletakoaeskuzkoa, gainera, ETB1k eskainiko du zuzenean; ekainaren 28an izango da, 10:30ean, Donostiako Atano III.ean.

Eskuzko txapelketaren 57. edizioa izango da aurtengoa, 34.a larruzko paletaz eta pala motzez, 27.a zesta-puntaz eta 7.a gomazko paletaz.

Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (6 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Oiartzunek irabazi zuen, eta Zaldibia izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 8 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain eta Errenteria dira ondoren palmaresean, 7 txapelekin (txapeldunorde 7 bider Andoain eta 5 Errenteria); eta Olaberria ondoren, 6 txapelekin (2tan txapeldunorde). Errenteriak irabazi zuen aurreko edizioa, eta Andoain izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (12 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 9 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Mutrikuk irabazi zuen, Zumaiaren aurka.

Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan); atzetik da Donostia, 2rekin (2tan txapeldunorde); eta ondoren Astigarraga, txapel batekin (beste behin txapeldunorde). 2024ko edizioan Donostiak jantzi zuen txapela, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde.

Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak berriro babestuko dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.

miniImagen
Eskua
Gomazko paleta
Larruzko paleta eta pala motza
Zesta-punta
Aurkezpena
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.