19:00etan hasiko da ekitaldia, eta kanporaketen zozketa egingo da bertan: 21 herrik eman du izena eskuzko lehian, 6 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntaz
2025eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren aurkezpen-zozketak badu datarik dagoeneko: apirilaren 9a, asteazkena. 19:00etan hasiko da ekialdia, Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, Donostia).
Aurtengo edizioaren hainbat datu eman ondoren, kanporaketen zozketa egingo da.
Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak babestuko dute, beste urtebetetez, Herriartekoa.
21 herrik eman du izena eskuzko lehian, 6 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntaz. Hain zuzen ere, honakoak dira:
ESKUA
- Aduna
- Alegia
- Amasa-Villabona
- Amezketa
- Andoain
- Aretxabaleta
- Astigarraga
- Ataun
- Azkoitia
- Azpeitia
- Beasain
- Bergara
- Eibar
- Hernani
- Lazkao
- Oiartzun
- Oñati
- Usurbil
- Zaldibia
- Zegama
- Zestoa
LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA
- Andoain
- Azpeitia
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Ordizia
GOMAZKO PALETA
- Aia
- Andoain
- Astigarraga
- Azkoitia
- Deba
- Donostia
- Hernani
- Lasarte-Oria
- Mutriku
- Oiartzun
- Tolosa
- Zarautz
- Zumaia
- Zumarraga
ZESTA-PUNTA
- Hondarribia
- Mutriku
- Zumaia
Txapelketa maiatzeko lehen asteburuan hastea aurreikusten da.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean jarraitu ahal izango dira txapelketaren nondik norako guztiak.
Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak jokatu dituzte, asteburuan: Zubieta 3 taldeak irabazi du infantilen kategoriako lehia (Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa), Zubieta 1ek jubenilen kategoriakoa (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa) eta Txost 1 taldeak nagusien finala (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa):
Martxoak 22, larunbata, 17:15, Oiartzun-Madalensoro
1. Infantilak (Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa):
ZUBIETA 3 (Peru Arrizabalaga Pikabea-Markel Linde Hernandez) 40
ZUBIETA 1 (Eñaut Agirreurreta Iparragirre-Aitor Ormazabal Garrido) 36
2. Jubenilak (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa):
ZUBIETA 1 (Manex Agirre Soto-Aitor Zabaleta Urdanpileta) 40
ZUBIETA 2 (Haritz Agirreurreta Iparragirre-Peru Garaiyurrebaso Urdanpileta) 38
3. Nagusiak (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa):
ZUBIETA 1 (Josu Aizpurua Arroyo-Joseba Aizpurua Arroyo) 34
TXOST 1 (Txomin Nazabal Etxebeste-Andoni Zabala Lekuona) 40
Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-EHI-G-Joko Garbi (infantilak) eta Lehiaketa-Federatua-G-Joko Garbi (jubenilak eta nagusiak) kontsulta daiteke lehia hauen inguruko informazio guztia.
*Argazkia: Zubieta kluba.



