Lehiaketa

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren aurkezpena, hilaren 9an, Kirol Etxean

19:00etan hasiko da ekitaldia, eta kanporaketen zozketa egingo da bertan: 21 herrik eman du izena eskuzko lehian, 6 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntaz

2025eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren aurkezpen-zozketak badu datarik dagoeneko: apirilaren 9a, asteazkena. 19:00etan hasiko da ekialdia, Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, Donostia). 

Aurtengo edizioaren hainbat datu eman ondoren, kanporaketen zozketa egingo da.

Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak babestuko dute, beste urtebetetez, Herriartekoa.

21 herrik eman du izena eskuzko lehian, 6 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntaz. Hain zuzen ere, honakoak dira:

ESKUA

  1. Aduna
  2. Alegia
  3. Amasa-Villabona
  4. Amezketa
  5. Andoain
  6. Aretxabaleta
  7. Astigarraga
  8. Ataun
  9. Azkoitia
  10. Azpeitia
  11. Beasain
  12. Bergara
  13. Eibar
  14. Hernani
  15. Lazkao
  16. Oiartzun
  17. Oñati
  18. Usurbil
  19. Zaldibia
  20. Zegama
  21. Zestoa

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Azpeitia
  3. Deba
  4. Donostia
  5. Errenteria
  6. Ordizia

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Andoain
  3. Astigarraga
  4. Azkoitia
  5. Deba
  6. Donostia
  7. Hernani
  8. Lasarte-Oria
  9. Mutriku
  10. Oiartzun
  11. Tolosa
  12. Zarautz
  13. Zumaia
  14. Zumarraga

ZESTA-PUNTA

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

Txapelketa maiatzeko lehen asteburuan hastea aurreikusten da.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean jarraitu ahal izango dira txapelketaren nondik norako guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.