Lehiaketa

Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa (eskuz banaka). Txapeldunak

Hurrenez hurren, 1. eta 2. mailan jantzi dituzte txapelak; dagoeneko ezker hormako Txapelketaren bosgarren edizioa izan da azken hau

Redondo-Mendizabal bikoteak (1. mailan) eta Bañales-Perez bikoak (2. mailan) irabazi dute Ezker Hormako V. Emakumea Pilotari Txapelketa. Zale ugariz betetako Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zituzten finalak, joan den larunbatean, abenduak 18. Ondoren zehazten dugu jaialdia:


*Abenduak 18, larunbata, 16:00, Tolosa-Beotibar

2. Nagusiak, 2. maila: Lendinez-Gutierrez  17 / BAÑALES-PEREZ  30
3. Nagusiak, 1. maila: REDONDO-MENDIZABAL  30 / Zabala-Arozena  24

Azpimarratzekoa da Maider Mendizabalek Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketan jokatutako lau finaletatik denak irabazi dituela.


Jende kopuru polita bildu zen Tolosako Beotibarrera, 300 lagunetik gora. Giroa ere oso ona izan zen, eta tentsio punttu bat ere sumatzen zen, batik bat une batzuetako isiltasunari erreparatuta.


Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa atalean, eta http://www.blogak.com/emakumeapilotari  gunean.

miniImagen

Gipuzkoan zehar, han-hemenka, ikastaro eta pilota eskola aukera zabala dago neska eta emakumeentzat. Horren berri emango dizuegu, zehatz-mehatz, ondorengo lerrootan:

NESKEN PILOTA ESKOLAK (10-16 URTE BITARTEKOENTZAT)

Herria

Lekua

Eguna-Ordua

Zarautz

Zinema
(Gaztelekua)

Asteazkenak.
17:00-18:30

Aia

Aiako frontoia

Ostiralak.
16:30-18:00

Azpeitia

Betharram

Astelehenak.
17:15-18:45

Ataun

Auzoeta pilotalekua

Asteazkenak.
17:00-19:00

Astigarraga

Udal pilotalekua

Ostegunak.
16:45-18:00


Ikasturteak ekainera arteko iraupena izango du, ohi bezala.

Ordaindu beharreko kuota 90€koa da, materiala barne.

EMAKUMEEN PALETA IKASTAROAK (18 URTETIK GORAKOENTZAT)
 

Herria

Lekua

Egunak-Orduak

Zizurkil

Udal pilotalekua

Astearteak.
19:30-21:00

Ibarra

Kiroldegiko pilotalekua

Astelehenak.
19:00-20:30

Tolosa

Beotibar

Astearteak.
9:00-10:30

Villabona

Behar-Zana frontoia

Ostegunak.
15:00-16:30

Zarautz

Aritzbatalde

Astearteak,
10:00-11:30.
Ostiralak,
14:30-16:00

Getaria

Udal pilotalekua

Asteazkenak.
21:00-22:15

Oiartzun

Haurtzaro Ikastolako
pilotalekuan

Astelehenak.
20:00-21:30

Donostia

Atano III

Karmelo Balda

Astelehenak,
17:00-18:00.
Asteazkenak,
10:00-11:30.
 
Astelehenak,
19:00-20:00

Hernani

Udal pilotalekua

Astelehenak,
9:30-11:00.
Astearteak,
15:00-16:30.
Ostegunak,
14:45-16:15.


Ikasturteak ekainera arteko iraupena du.

Kasu honetan kuota 105€koa da, materiala eta asegurua barne.

Inork informazio gehiago nahi balu eskura ditu honako bideak: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (943471463) edo emakumeapilotari@yahoo.com.

miniImagen

Bukatu berri da eskuz banakako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa. 2. urteko alebinek eta 1. eta 2. urteko infantilek jokatu dute txapelketa hau. Ondoren zehazten ditugu Gipuzkoako zein eskualdeetako finaletako emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak: 


GIPUZKOAKO FINALAK

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: Oiarpe 1 (Etxeberria)  0 / LAPKE 2 (Zubizarreta)  2

2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: Oiarpe 2 (Mujika)  0 / ARRASATE 1 (Moron)  2

3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: Txapagain 4 (Beloki)  0 / AURRERA SAIAZ 1 (Urdapilleta)  2

 
 

A ESKUALDEKO FINALAK

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: Hernani 2 (Noble)  0 / ALDE ZAHARRA (Albisu)  2

2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: HERNANI 1 (Loiarte)  2 / Intza 1 (Sarasola)  0

3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: Hernani 1 (Rodriguez)  1 / ZUMAIA 2 (Mendizabal)  2

 B ESKUALDEKO FINALAK

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: AZKOITIA 2 (Azkoitia)  2 / Lapke 1 (Berasategi)  0

2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: ATXURBIDE (Garmendia)  2 / Aurrera Saiaz (Goenaga)  1

3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: EIBAR (Narbaiza)  2 / Aurrera Saiaz 3 (Erauskin)  1

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.