Lehiaketa

Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako finalak, Alegian eta Azpeitian

Eguraldi txarrak eragin du atzerapena; ligaxkako azken partida, finalerdia eta finala falta dira jokatzeko

Eguraldi txarrak eragindako hainbeste atzerapenen ondoren, eta abenduko igandeetan falta den ligaxkako partida ezin izango dela jokatu ikusita, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Enrique Abril Errebote Txapelketa-Kutxa Saria behin-behinean bertan behera uztea erabaki du.

Udaberrian ekingo zaio berriro lehiari, lehenik Behar Zana / Kapito Harri partida jokatuz (ligaxkako azkena, jokatzeko falta dena), eta gero finalerdia eta finala. Finala, aurten, Villabonako Errebote plazan izango da.

Euskal Herriko sei talde ari dira parte hartzen XLVII. edizio honetan:. Horietatik hiru dira Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); beste bi Lapurdikoak: Kapito Harri (Uztaritze) eta Luzaz Gazte (Donibane Lohizune); eta bat Nafarroa Beherekoa: Zaharrer Segi (Baigorri).

miniImagen

Gero eta gutxiago falta da Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa-Kutxa Saria bukatzeko. Asteburu honetan, adibidez, bost final jokatuko dira, bi jaialditan banatuta: larunbatean, 17:30ean, Alegian, eskuko hiru partida izango dira ikusgai; eta igandean, 11:00etik aurrera, Azpeitiko Urrestillan, gomazko paletako beste bi. Ondoren zehazten ditugu bi jaialdi hauek:


*Abenduak 11, larunbata, 17:30, Alegia

1. Eskuz binaka. Kadeteak, 1. maila: ZAZPI ITTURRI / AURRERA SAIAZ
2. Eskuz binaka. Jubenilak, 2. maila: AURRERA SAIAZ / HERNANI 2
3. Eskuz binaka. Jubenilak, 1. maila: INTXURRE / MUNDARRO


*Abenduak 12, igandea, 11:00, Azpeitia-Urrestilla  

1. Gomazko paleta mutilak. Nagusiak, 2. maila: USURBIL / IKASBERRI
2. Gomazko paleta mutilak. Nagusiak, 1. maila: REAL SOCIEDAD / LOIOLATARRA 1

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue jokamolde hauen inguruko nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.