Lehiaketa

Gipuzkoak Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa irabazi du

Gipuzkoak irabazi du Bote Luzeko X. Euskal Herriko Txapelketa, finalean Bizkaiari 5-4 gailenduta:

Urriak 11, larunbata, 11:00, Senpere
GIPUZKOA 2 5 vs BIZKAIA 2 4

Lehendabiziko txapela jantzi dute, hala, gipuzkoarrek. Izan ere, Euskadiko Euskal Pilota Federazioak (EEPF) antolatzen duen txapelketaren 10 edizioetatik 7tan jokatu dute finala (2016an, 2017an, 2018an, 2019an, 2021ean, 2022an eta 2025ean), baina bigarren postuarekin konformatu behar izan dute beti orain arte.

Pilotari hauek osatu dute Gipuzkoa 2 taldea: Julen Alberdi Mendizabal, Julen Aizpuru Garmendia, Iñaki Azkoitia Irastorza, Iñaki Esnal Aizpurua, Andoni Urbieta Etxeberria, Ibai Urbieta Etxeberria, Jon Urbieta Otaegi eta Xabier Urbieta Otaegi.

Zorionak!

Aurtengo txapelketaren informazio gehiago, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean: www.euskalpilota.eus.

*Argazkiak: EEPF.

motion_photo_9051982175519691491

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.