Lehiaketa

Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa-Elay Sariko finalak, larunbatean, Amasan

16:00etan hasiko da jaialdia: Arandia (Ilunpe) eta Aldasoro (Ataun) izango dira aurrez aurre alebinetan eta Eizagirre (Behar Zana) eta Olano (Bergara) infantiletan; Errendimenduko Udaberri Sariko (eskuz binaka) finalak ere jokatuko dituzte jardunaldi hone

Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa-Elay Sariko finalak jokatuko dituzte, larunbat arratsaldean, Amasako frontoian2. urteko alebin kategoriako eta infantil kategoriako pilotariak lehiatu dira txapelketa honetan, buruz buru. 16:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, Ilunpe klubeko (Azpeitia) Arandia eta Ataungo Aldasoro izango dira aurrez aurre, alebinen finalean; ondoren, infantilenean, Behar Zana klubeko (Amasa-Villabona) Eizagirrek eta Bergarako Olanok neurtuko dituzte indarrak:

Ekainak 14, larunbata, 16:00, Amasa
 

1. Alebinak:
Xuban Arandia Arregi (Ilunpe)
Aretz Aldasoro Mendizabal (Ataun)

2. Infantilak:
Beñat Eizagirre Arruti (Behar Zana)
Inar Olano Alberdi (Bergara)

Lehiaketa-Errendimendua-EHI-G-Berezkoak (eskuz)-Elay Saria txokoan kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

Errendimenduko Udaberri Sariko finalak ere ikusgai izango dira asteburuan. Alebinak eta infantilak lehiatu dira txapelketa honetan ere, kasu honetan eskuz binaka. Anoetan jokatuko dira final batzuk, ostiralean, eta Azpeitian gainontzekoak, larunbatean:

Ekainak 13, ostirala, 18:30, Anoeta-Alkartasuna
 

1. Eskuz binaka, infantilak 3. maila:
KUKU 2 (Hodei Aseginolaza Olano-Endika Lasa Arregi)
KUKU 1 (Amets Etxaide Agirre-Aiert Iraola Arana)

2. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak 2. maila:
MUNDARRO (Unax Alberdi Alfaro-Nico Rodriguez Velez)
ZARAUTZ 1 (Patrik Domingorena De Urizar-Weslly Obeth Mayorga Garcia)

3. Eskuz binaka, infantilak 2. maila:
BEHAR ZANA 5 (Hodei Barriola Arrospide-Xuhar Ezkioga Esnaola)
ALOÑA MENDI 2 (Unax Egaña Umerez-Kepa Oses Egaña)

 

Ekainak 14, larunbata, 16:30, Azpeitia-Frontoi Txiki
 

1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak 1. maila:
ILUNPE 1 (Amets Garitaonandia Otaegi-Janitz Goeneaga 
INTXURRE 1 (Xuban Altuna Oreja-Aitor Mujika Jonsansoro)

2. Eskuz binaka, infantilak 1. maila:
ILUNPE 2 (Iraitz Arsuaga Ezenarro-Aiurdi Peñagarikano Plazaola)
OIARPE 2 (Aiur Apezetxea Artola-Oiantz Erauntzetamurgil Lertxundi)

Lehiaketa-Errendimendua-EHI-U-Eskuz binaka txokoan kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

miniImagen
Kartela Berezkoak
Kartela Udaberri 1
Kartela Udaberri 2
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.