Lehiaketa

Eskuz binakako lehiari ekingo diote Izarkomek babestutako Trinketeko Gipuzkoako Txapeketan

Eskuz binakako lehiari ekingo diote, jardunaldi honetan (2025-11-30), Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa-Izarkom Sarian. Euskal Herriko Telekomunikazio Kooperatibak babestuko du aurtengo txapelketa. Eta eskuz binakako lehiari, besteak beste, eskuz banakakoa, paleta argentinarrekoa eta xarekoa gehituko zaizkio aurrerago. 

Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu eskuz binakako eta banakako lehien xehetasunak (aurrerago emango dugu paleta argentinarreko eta xareko lehien berri):

ESKUZ BINAKA

  • Kadeteak (maila bakarra), jubenilak (maila bakarra) eta nagusiak (1. eta 2. maila)
  • Hasiera: azaroaren 30eko jardunaldian kadeteak eta nagusiak (1. eta 2. maila), eta abenduaren 14koan jubenilak
  • 5 talde kadetetan (multzo bakarra), 3 bikote jubeniletan (multzo 1) eta 14 talde nagusitan (5 1. mailan, multzo bakarrean; eta 9 2. mailan, bi multzotan)
  • 1. fasean, itzuli bateko ligaxka, 2025eko urtarrilaren 4ko asteburura bitartean
  • Finalak, 2026ko urtarrilaren 18ko jardunaldian

ESKUZ BINAKA

  • Kadeteak (maila bakarra), jubenilak (maila bakarra) eta nagusiak (1. eta 2. maila)
  • Hasiera: 2025eko urtarrilaren 25eko jardunaldian kadeteak eta jubenilak, eta otsailaren 1ekoan nagusiak (1. eta 2. maila)
  • 8 pilotari kadetetan (2 multzotan), 6 jubeniletan (multzo bakarra) eta 21 pilotari nagusitan (8 1. mailan, 2 multzotan banatuta; eta 13 2. mailan, 4 multzotan)
  • 1. fasean, itzuli bateko ligaxka, 2025eko otsailaren 22ko asteburura bitartean (nagusien 2. mailakoak otsailaren 15ekora arte)
  • Final guztiak, 2026ko martxoaren 8ko jardunaldian

Webgune honetako Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-GT atalean aurki daitezke espezialitate, kategoria eta maila bakoitzeko xehetasun guztiak. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan txapelketari astez asteko jarraipena egin.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.