Eskuz binakako finalak izango dira ikusgai, larunbatean, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa-Izarkom Sarian. Irurako Ametsa trinketak hartuko ditu bi jaialdiak: goizean kadeteek eta jubenilek jokatuko dituzte finalak, eta arratsaldean nagusi kategoriakoen txanda izango da. Azken jaialdi hau, nagusiena, gure YouTube kanalean zuzenean jarraitzeko aukera izango da, gainera, esteka honetan: https://youtube.com/live/9nbYXmS-DXg (bide batez, harpidetzera animatzen zaituztegu!: https://www.youtube.com/@GipuzkoaPilotaEmankizunak).
Hauexek bi jaialdien xehetasunak:
Urtarrilak 17, larunbata, 10:30, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, kadeteak:
BEHAR ZANA 3 (Xuhar Iparragirre Aburuza-Aiert Iraola Zabala)
BEHAR ZANA 1 (Oinatz Elosegi Redondo-Imanol Zufiria Maioz)
2. Eskuz binaka, jubenilak:
BEHAR ZANA 1 (Peru Cestau Sanchez-Eñaut Oñate Lasa)
BEHAR ZANA 2 (Iker Izagirre Galarraga-Unai Zufiria Mayoz)
Urtarrilak 17, larunbata, 16:30, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
EPLE 1 (Eneko Sorondo Paredero-Eneko Aranburu Lizarazu)
KUKU (Iñigo Labaka Zubizarreta-Iñaki Errazkin Otaño)
2. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
EPLE 1 (Ibon Taberna Carrera-Julen Chiapuso Nosellas)
EPLE 2 (Antton Aranburu Anzizar-Ruben Santamaria Perez)
Informazio gehiago Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-G-Trinketa-Eskuz binaka-Izarkom Saria atalean.


