Lehiaketa

Eskola Kiroleko alebin kategoriako eskuzko finala jokatuko dute ostiralean, Ordizian

Txapagain A eta Behar Zana 1 taldeak izango dira aurrez aurre, 19:30ean, Beti Alai pilotalekuan

Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketan, alebin kategoriako eskuzko finala izango da ikusgai, ostiralean, 19:30ean, Ordizian. Txapagain A eta Behar Zana 1 taldeek neurtuko dituzte indarrak, Beti Alai pilotalekuan.

Parte-hartze handia izan duten eskualdekako faseen ondoren, sei taldek jokatu dute txapelketaren azken faseaBehar Zana 1 (Amasa-Villabona, Tolosaldea), Abantzu 1 (Zestoa, Urola Kosta) eta Hondarribia 2 (Hondarribia, Oarso-Bidasoa) lehiatu dira A multzoan, eta Txapagain A (Ordizia, Goierri), Aretxabaleta 1 (Aretxabaleta, Deba) eta Alde Zaharra 4 (Donostia, Buruntza-Donostialdea) B multzoanMultzo bakoitzeko lehendabiziko sailkatuek lortu zuten finalerako txartela: Behar Zana 1 eta Txapagain A, hain zuzen ere.

Hauxe izango da, beraz, finalaren jaialdia:

Apirilak 11, ostirala, 19:30, Ordizia-Beti Alai


1. Eskuz, alebinak:
TXAPAGAIN A (Telmo Alberdi Albisu-Unax Irazu Goikoetxea)
BEHAR ZANA 1 (Luar Alejo Arruti-Odei Alass Traore Eizmendi)

Zorte on!

Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Eskua txokoan dago jasota txapelketaren informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.