Lehiaketa

Errepala, Oiangu eta Zumaia Gipuzkoako txapeldun larruzko paletaz; jardunaldi honetan, eskuz binakako finalak eta emakumeen zesta-puntakoa

Final festarekin jarraitzen dugu Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Jardunaldi honetan, eskuz binakako finalen txanda izango da, eta emakumeen zesta-puntako nagusiena ere izango da ikusgai. Larruzko paletaz, txapeldun berriak ditugu: Errepala (1. maila), Oiangu (2. maila) eta Zumaia (3. maila).

Hauexek dira aurreko igandean jokatu zituzten larruzko paletako finalen emaitzak:

Azaroak 2, igandea, 10:30, Ordizia-Beti Alai
1. Larruzko paleta, nagusiak 3. maila:
TXOST (Joseba Azpiroz Iriarte-Andoni Flores Retegi) 25
ZUMAIA 1 (Telmo Carballo Arano-Aritz Garikano Mora) 35
2. Larruzko paleta, nagusiak 2. maila:
EPLE (Adur Etxezarreta Goikoetxea-Yorel Martinez Garcia) 26
OIANGU 3 (Aimar Etxeberria Garmendia-Zuhaitz Letamendia Esnaola) 35
3. Larruzko paleta, nagusiak 1. maila:
ERREPALA 3 (Beñat Ibarguren Telleria-Julen San Miguel Ugarte) 31
ERREPALA 2 (Aitor Brosa Jimenez-Xabier Ibargarai Iribarren) 35

Larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzekoak hartuko dio lekukoa asteburu honetan. 8 taldek ekingo diote lehiari 1. mailan eta 10 ariko dira 2. mailan. Abenduaren 28ko asteburuan izango dira ikusgai finalak.

Eta finalak aipatuz eta egungora itzulita, ondorengo lerroetan dituzue hilaren 9ko jardunaldian jokatuko diren finalen jaialdi guztiak:

Azaroak 7, ostirala, 19:00, Donostia-Atano III
1. Eskuz binaka, kadeteak 1. maila. ALKAIN SARIA:
BEHAR ZANA 3 (Xuban Illlarramendi Albizu-Imanol Zufiria Mayoz)
LAPKE 1 (Xabier Alberdi Albisu-Suhar Mantzizidor Jauregi)
2. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
TOLOSA 1 (Aitor Altuna Tome-Julen Aizpuru Garmendia)
EPLE (Mikel Aranguren Usarralde-Xabier Santxo Sagardia)

Azaroak 8, larunbata, 10:30, Urnieta-Udalekoa
2. Eskuz binaka, nagusiak 3. maila:
ABANTZU 1 (Aritz Olaizola Irureta-Xabat Sasiain Artola)
URNIETA (Ander Ezenarro Kortajarena-Imanol Odriozola Etxebeste)

Azaroak 8, larunbata, 11:00, Donostia-Atano III
1. Eskuz binaka, jubenilak 1. maila. ALKAIN SARIA:
LAPKE (Martin Elola Iraola-Beñat Perez Saez de Nanclares)
TOLOSA 2 (Aitor Etxeberria Juaristi-Enaitz Landa Telleria)
2. Eskuz binaka, nagusiak Ohorezko Maila:
LAPKE 1 (Beñat Garmendia Atxutegi-Beñat Zubizarreta Agirre)
TARTALOETXE (Beñat Azketa Lasa-Aitor Elizegi Armendariz)

Azaroak 8, larunbata, 19:30, Mutriku-Miruaitz
1. Zesta-punta binaka emakumeak, nagusiak:
DANOK BAT 1 (Eneritz Lizardi Azpiazu-Maite Ortiz de Mendibil Beltran de Heredia)

Azaroak 9, igandea, 10:30, Oiartzun-Madalensoro
1. Eskuz binaka, jubenilak 3. maila. ALKAIN SARIA:
OIARPE (Beñat Elizegi Garaiar-Alex Otegi Mayoz)
BEHAR ZANA (Aitzol Galardi Makazaga-Xabier Lakarra Tapia)
2. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila. ALKAIN SARIA:
EIBAR (Aratz Amillategi Alberdi-Liher Gil Tubia)
HERNANI 1 (Oinatz Aranburu Arrizabalo-Hegoi Zabala Moreno)
3. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila. ALKAIN SARIA:
OIARPE 2 (Ekhi Iradi Beloki-Zuhaitz Barbarin Legazkue)
OIARPE 1 (Oihan Etxepare Odriozola-Unax Oiarzabal Goya)

Azaroak 9, igandea, 11:00, Villabona-Bear Zana
1. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
BEHAR ZANA 2 (Julen Urruzola Alberdi-Andoni Olasagasti Goenaga)
TARTALOETXE (Alex Sukia Garmendia-Iñaki Galdos Urbizu)

Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko diren eskuz binakako bi jaialdiak eta Mutrikuko emakumeen zesta-puntakoa zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue gure YouTube kanalaren bidez: https://www.youtube.com/@GipuzkoaPilotaEmankizunak.

Lehiaketa-Emaitzak-Federatua atalean aurki daiteke espezialitate hauen guztien inguruko informazioa. Eta Argazki galeriak txokoan larruzko paletako finalen hainbat irudi ikusgai daude.

Finalak-EBIK1-Alkain-EBIN1-Donostia-Atano-III-2025-11-07
Finala-EBIN3-Urnieta-2025-11-08
Finalak-EBIJ1-Alkain-EBINOM-Donostia-Atano-III-2025-11-08
Finala-ZPBIemakN-Mutriku-2025-11-08
Finalak-EBIJ3-Alkain-EBIK2-Alkain-EBIJ2-Alkain-Oiartzun-2025-11-09
Finala-EBIN2-Villabona-2025-11-09


Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.