Lehiaketa

Errendimenduko Txapelketako finalak, Arrasaten, Bidegoianen eta Hernanin

2. urteko alebinek eta 1. eta 2. urteko infantilek jokatzen dute txapelketa hau, eskuz banaka

Gaur eta bihar artean jokatuko dira Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketako finalak. 2. urteko alebinek eta 1. eta 2. urteko infantilek jokatzen dute txapelketa hau, eskuz banakako espezialitatean. Gipuzkoa mailako finalak bihar izango dira, Arrasaten; eta eskualdeetakoak gaur Hernanin, eta bihar Bidegoianen. Ondoren zehazten ditugu jaialdiak:

*Abenduak 22, asteazkena, 19:30, Hernani (A eskualdeko finalak)

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: HERNANI 2 / ALDE ZAHARRA
2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: HERNANI 1 / INTZA 1
3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: HERNANI 1 / ZUMAIA 2


*Abenduak 23, osteguna, 19:00, Arrasate (Gipuzkoa mailako finalak)

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: OIARPE 1 / LAPKE 2
2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: OIARPE 2 / ARRASATE 1
3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: TXAPAGAIN 4 / AURRERA SAIAZ 1
 

*Abenduak 23, osteguna, 19:30, Bidegoian (B eskualdeko finalak)

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: AZKOITIA 2 / LAPKE 1
2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: ATXURBIDE / AURRERA SAIAZ
3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: EIBAR / AURRERA SAIAZ 3

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.