Eskuz binakako finalak jokatu dituzte, asteburuan, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa-Izarkom Sarian, eta Eple (nagusien 1. eta 2. mailan) eta Behar Zana (kadeteak eta jubenilak) klubetako pilotariek jantzi dituzte txapelak. Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
– Kadeteak (beheko irudian):
BEHAR ZANA 3 (Xuhar Iparragirre Aburuza-Aiert Iraola Zabala) 40
BEHAR ZANA 1 (Oinatz Elosegi Redondo-Imanol Zufiria Maioz) 21
– Jubenilak (beheko argazkian):
BEHAR ZANA 1 (Eñaut Oñate Lasa-Peru Cestau Sanchez) 40
BEHAR ZANA 2 (Unai Zufiria Mayoz-Iker Izagirre Galarraga) 18
– Nagusiak 2. maila (argazki nagusian):
EPLE 1 (Eneko Sorondo Paredero-Eneko Aranburu Lizarazu) 40
KUKU (Iñigo Labaka Zubizarreta-Iñaki Errazkin Otaño) 30
– Nagusiak 1. maila (irudi nagusian):
EPLE 1 (Ibon Taberna Carrera-Julen Chiapuso Nosellas) 40
EPLE 2 (Antton Aranburu Anzizar-Ruben Santamaria Perez) 39
Nagusi kategoriako finalen jaialdia gure YouTube kanalean duzue ikusgai: https://youtube.com/live/9nbYXmS-DXg (bide batez, harpidetzera animatzen zaituztegu!: https://www.youtube.com/@GipuzkoaPilotaEmankizunak).
Eskuz binakako lehia bukatu berriari eskuz banakakoak eta xarekoak hartuko diote lekukoa Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa-Izarkom Sarian; paleta argentinarreko lehia martxan da dagoeneko. Jardunaldi honetan (2025-01-25) hasiko da eskuz banakako lehia, kadete eta jubenil kategorietan, eta baita xarekoa ere, nagusietan; eta hurrengo jardunaldian (2025-02-02), eskuz banakako nagusien lehiak (1. eta 2. maila); printzipioz, martxoaren 8ko astebururako aurreikusten dira finalak. Paleta argentinarreko lehiako finalak, berriz, martxoaren 1eko jardunaldian izango dira.


