Eskuz banakako nagusien 1. mailan, Usurbil 1 taldeak jantzi du txapela
Larunbat honetan, hilak 5, jokatuko dira Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak. Hain zuzen ere, kadeteen, jubenilen eta nagusien 2. mailako lehiak izango dira ikusgai, 10:15etik aurrera, Irurako Ametsa trinketean. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
*Otsailak 5, larunbata, 10:15, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz banaka, kadeteak: URNIETA 1 (Imaz) / OIARPE 4 (Zapirain)
2. Eskuz banaka, jubenilak: URNIETA 4 (Loitegi) / HERNANI 2 (Lopez)
3. Eskuz banaka, nagusien 2. maila: USURBIL 1 (Urruzola) / HERNANI 1 (Otaegi)
Aurreko larunbatean (2011-01-29), bestetik, nagusien 1. mailako finala jokatu zuten Usurbil 1 (Landa) eta Behar Zana 2 (Arruti) taldeek. Lehenak jantzi zuen txapela, 40-18 irabazita.
Jardunaldi honetan jokatuko diren finalekin bukatuko da, beraz, Trinketeko Txapelketako eskuz banakako lehia. Eta hau amaitu orduko hartuko dio lekukoa eskuz binakakoak. Gomazko paletaz ere ari dira, bien bitartean, pilotariak.
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia…
Martxan da 2010-11ko Ezker Hormako Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria. Urtarrilaren 26an egin zuten txapelketaren aurkezpen ofiziala pilotari parte-hartzaileek eta erakundeek, Donostiako Kirol Etxean. Eta, joan den asteko Zumarragako jaialdiaren ondoren, asteburu honetan bigarren jardunaldia jokatuko da, Hernanin. Hona hemen jaialdia:
*Otsailak 6, igandea, 11:00, Hernani
1. MUNETA-GRACIET / MANCISIDOR-SERRE
2. ETCHELECU-MONTES / ESPINAR-RUIZ DE LARRAMENDI
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) antolatzen duen lehiaketa honek Euskal Herriko pilotaririk onenak biltzen ditu eta, aldi berean, baita mundu mailakoak ere. Izan ere, inoiz trinketeko munduko txapeldun edota Munduko Kopako txapeldun izan dira, besteak beste, txapelketa honetan ari diren Maite Ruiz de Larramendi, Maika Elguezabal, Amaia Etchelecu, Nagore Arozena eta Maider Mendizabal.
Antolaketa Batzordeak, hain zuzen ere, 12 pilotari hautatu ditu, 6 bikote osatuz. Bikote hauek bi multzotan banatu dituzte, hiruna bakoitzean. Zehazki, hauexek dira parte-hartzaileak:
Aurrelariak
- Goiatz Manzisidor (Gipuzkoa)
- Patricia Espinar ((Bizkaia)
- Susana Muneta (Nafarroa)
- Maika Elguezabal (Lapurdi)
- Amaia Etchelecu (Lapurdi)
- Aurore Caset (Nafarroa Beherea)
- Ordezkoak: Iera Agirre (Nafarroa) eta Yanira Aristorena (Nafarroa)
Atzelariak
- Nagore Arozena (Gipuzkoa)
- Maider Mendizabal (Gipuzkoa)
- Ainhoa Montes (Gipuzkoa)
- Maite Ruiz de Larramendi (Nafarroa)
- Amaya Serre (Nafarroa Beherea)
- Severine Graciet (Landak)
- Ordezkoak: Mirentxu Okariz (Nafarroa) eta Maddi Mendizabal (Gipuzkoa)
Multzo bakoitzean joaneko ligaxka jokatuko dute pilotariek, denek denen aurka, urtarrilaren 30etik otsailaren 13a bitartean. Lehenengo eta bigarren postuetan sailkatutako bikoteek, elkarren aurka gurutzatuta, finalerdiak jokatuko dituzte norgehiagoka batera, otsailaren 20an. Otsailaren 26an, azkenik, finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute eta galtzaileek, berriz, 3. eta 4. posturako lehia; Tolosako Beotibarren izango da jaialdia.
Txapelketaren jarraipena egin ahal izango duzue www.blogak.com/emakumeapilotari atarian edo webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.
Igandean, hilak 13, jokatuko dira, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, Ezker Hormako Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sariko ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldia. Hona hemen jaialdia:
*Otsailak 13, igandea, 11:30, Azkoitia-Gurea
1. ESPINAR-RUIZ DE LARRAMENDI / ELGUEZABAL-AROZENA
2. MANZISIDOR-SERRE / CASET-MENDIZABAL
Etchelecu-Montes bikoteak lortua du dagoeneko finalerdietarako txartela, eta jaialdiaren lehen partida honetan erabakiko da nork lortuko duen bigarrena. Bi bikoteak egoera ezberdinean iritsiko dira, gorriak aurreko partida irabazita eta urdinak, aldiz, galduta. Beraz, Espinar-Ruiz de Larramendik garaipena eskuratuz gero multzoko lehen postuan jarriko lirateke. Elguezabal eta Arozenak, ordea, irabazteaz gain aurkariak tanto kopuru baxuan utzi behar dituzte sailkatu nahi badute.
Bi atzelariak trinketeko egungo munduko txapeldunak dira eta, dotore jokatzeaz gain, ez dute tantoak amaitzeko presa handiegirik izaten; beraz, lehia orekatu eta gogorra izatea espero da. Aurrelarietan, aldiz, Elguezabal trinketeko munduko txapeldunordea da, eta Espinar orain urte batzuk 22 urtez azpiko munduko txapeldun izandakoa.
Bigarren partidan, bestalde, B multzoko bi sailkapen-txartelak daude jokoan. Kasu honetan ere oso egoera ezberdinetan kantxaratuko dira bi bikoteak. Gorriek ezinbestekoa dute garaipena lehian jarraitzeko, eta urdinek lortu dute dagoeneko garaipen bat. Manzisidor eta Serrek ere, irabazteaz gain, tanto alde handia lortu beharko dute ezinbestean.
Amaya Serre munduko egungo txapeldunetako bat da, eta Maider Mendizabalek ere irabazia du goi-mailako txapelketa hau. Manzisidorrek eta Casetek ere euren lana txukun betetzeko asmoa izango dutenez, partida polit eta lehiatua aurreikusten da.
Txapelketaren jarraipena egin ahal izango duzue www.blogak.com/emakumeapilotari atarian edo webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.


.jpg)
.jpg)
