Zesta-puntaz, dagoeneko baditugu finalistak: Mutriku eta Zumaia; eskuz eta gomazko paletaz, jardunaldi honetan ezagutuko ditugu: Beasain, Hernani, Oiartzun eta Zestoa dira hautagaiak eskuz, eta Aia, Andoain, Astigarraga eta Deba gomazko paletaz
Bukatzear da 2025eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.
Zesta-puntaz, dagoeneko baditugu finalistak: Mutriku eta Zumaia. Ekainaren 28 arratsaldez jokatuko dute finala bi herriek, Mutrikun.
Eskuz ere ate joka dugu finala; asteburuan ezagutuko ditugu herri finalistak: Oiartzun edo Zestoa alde batetik eta Hernani edo Beasain bestetik. Finalerdien itzulerakoak jokatuko dituzte; joanekoetan, 1-2 irabazi zion Hernanik Beasaini eta 0-3 Oiartzunek Zestoari.
Eta gomazko paletaz ere herri finalistak zeintzuk diren jakingo dugu jardunaldi honetan: Finalerdien itzulerakoetan, Astigarraga eta Aia izango dira aurrez aurre batetik, eta Deba eta Andoain bestetik; joanekoetan, 2-1 irabazi zion Andoainek Debari eta 1-2 Astigarragak Aiari.
Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetako kartelera:
EKAINAK 19, OSTEGUNA
– 19:00, Astigarraga-Txomiñene: ASTIGARRAGA vs AIA (gomazko paleta, finalerdiak, itzulerakoa)
– 19:00, Deba-Aldats: DEBA vs ANDOAIN (gomazko paleta, finalerdiak, itzulerakoa)
EKAINAK 21, LARUNBATA
– 17:00, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN vs ZESTOA (eskua, finalerdiak, itzulerakoa)
EKAINAK 22, IGANDEA
– 16:45, Hernani-Udalekoa: HERNANI vs BEASAIN (eskua, finalerdiak, itzulerakoa)
Edizio honetan, 21 herrik eman zuen izena eskuzko lehian, 6 aritu dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntaz. Denera, 44 herri eta 460 pilotari elkartu ditu txapelketak (266 eskuz, 46 palaz, 107 gomazko paletaz eta 41 zesta-puntaz).
Eskuzko txapelketaren 57. edizioa izango da aurtengoa, 34.a larruzko paletaz eta pala motzez, 27.a zesta-puntaz eta 7.a gomazko paletaz.
Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak berriro babestu dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.
*Argazkiak: Zestoa (Danbolin) eta Beasain.


