Lehiaketa

Gomazko paletako nagusien finalak jokatuko dira larunbatean Donostian eta Zestoan

Lehen eta bigarren mailetako finalak Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko dira, eta hirugarren mailakoa, Zestoako pilotalekuan.

Larunbat honetan, azaroaren 28an, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako nagusien 1., 2. eta 3. mailetako finalak jokatuko dira. Lehen eta bigarren mailetako finalak Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko dira, 11:00etan; hirugarren mailakoa, berriz, Zestoako pilotalekuan, 18:00etan.

Nagusien 2. maila

Aia eta Kuku izango dira aurrez aurre bigarren mailako finalean. Bi taldeek multzo berean jokatu zuten ligaxka: Kukuk lehen postuan amaitu zuen, 12 punturekin eta sei garaipenekin; Aiak, berriz, bigarren postuan, 10 punturekin eta lau garaipenekin.

Final-laurdenetan, Aiak 25-19 irabazi zion Euskal Jolasi, eta Kukuk 25-16 Altzatarrari. Finalerdietan, Aiak Mundarro kanporatu zuen, eta Kukuk Beloki. Azken horrek joaneko partida 20-25 galdu zuen, baina itzulerakoa 25-14 irabazi zuen.

Bi finalistak bitan aritu ziren elkarren aurka ligaxkan, eta Kuku nagusitu zen bi partidetan, 25-11 eta 25-20.

Nagusien 1. maila

Oteiza eta Beotibar izango dira aurrez aurre lehen mailako finalean. Bi taldeek lehen postuan amaitu zuten ligaxka, bakoitzak bere multzoan. Oteizak 10 puntu eskuratu zituen, lau garaipenekin; Beotibarrek, berriz, 11 puntu, bost garaipenekin.

Finalerdietan, Oteizak Mundarrori irabazi zion bi partidetan, 25-13 eta 25-10. Beotibarrek, berriz, Errepala kanporatu zuen: joaneko partida 20-25 galdu zuen, baina itzulerakoa 25-8 irabazi zuen.

Nagusien 3. maila

Hernani 1 eta Abantzu 1 izango dira aurrez aurre hirugarren mailako finalean. Bi taldeek multzo berean jokatu zuten ligaxka, eta 17 punturekin amaitu zuten lehen fasea, zortzi garaipen eta porrot batekin. Hernani 1 lehen postuan sailkatu zen, eta Abantzu 1 bigarrenean.

Final-laurdenetan, Hernani 1ek 25-11 irabazi zion Zarautz 1i, eta Abantzu 1ek 25-17 Eibar 1i. Finalerdietan, Hernani 1ek 25-20 irabazi zion Zarautz 3ri, eta Abantzu 1ek 25-11 Aia 1i.

Bi finalistak urriaren 30ean izan ziren aurrez aurre, ligaxkako zortzigarren jardunaldian, Hernaniko pilotalekuan. Orduko hartan, Hernani 1 nagusitu zen, 25-24.

Finaletako jaialdiak

Azaroak 28, larunbata · 11:00 · Donostiako Atano III.a pilotalekua

MailaTaldeaPilotariak
Nagusien 2. mailaAiaLizaso, I. – Aranberri, A.
KukuLuisa, Alain – Luisa, Aratz
Nagusien 1. mailaOteizaAizpuru, J. – Epelde, I.
BeotibarArregui, O. – Laamirni, K.

Azaroak 28, larunbata · 18:00 · Zestoako pilotalekua

MailaTaldeaPilotariak
Nagusien 3. mailaHernani 1Lizeaga, M. – Manterola, M.
Abantzu 1Rodriguez, J. – Larrañaga, H.
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.