Hasi dira 2026-27 denboraldiko Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketa eta Eskuz Binakako Negua Saria. Lehenengoan 237 pilotari ariko dira lehian, zazpi mailatan banatuta; bigarrenean, berriz, 29 talde lehiatuko dira, hiru kategoriatan.
Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketaren ondoren, eskuzko lehiak jarraipena izango du bi txapelketa hauen bidez. Azaroan hasi dira biak, eta finalak abenduaren amaierako eta urtarrilaren hasierako jardunaldietarako daude aurreikusita.
Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketa
Guztira 237 pilotarik hartuko dute parte, 61 multzotan banatuta. Txapelketa zazpi mailatan antolatu da:
| Maila | Multzoak | Pilotariak |
|---|---|---|
| Kadeteak, 1. maila | 8 | 31 |
| Kadeteak, 2. maila | 17 | 68 |
| Jubenilak, 1. maila | 8 | 30 |
| Jubenilak, 2. maila | 9 | 33 |
| Nagusiak, 1. maila | 2 | 8 |
| Nagusiak, 2. maila | 4 | 16 |
| Nagusiak, 3. maila | 13 | 51 |
| GUZTIRA | 61 | 237 |
Lehen fasean, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute pilotariek, eta multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak kanporaketetara igaroko dira.
Nagusien 1. eta 2. mailetako finalak abenduaren 27ko jardunaldirako daude aurreikusita. Kadeteen, jubenilen eta nagusien 3. mailako finalak, berriz, urtarrilaren 3ko jardunaldirako.
Nagusien mailetan, txapelketa irabazteaz gain, mailaz igotzeko eta jaisteko aukerak ere egongo dira jokoan.
Eskuz Binakako Negua Saria
Negua Sarian 29 talde ariko dira lehian, kadeteen, jubenilen eta nagusien kategorietan banatuta.
| Kategoria | Taldeak | Multzoak |
|---|---|---|
| Kadeteak | 10 | 2 |
| Jubenilak | 3 | 1 |
| Nagusiak | 16 | 3 |
| GUZTIRA | 29 | 6 |
Kadeteek itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, eta multzo bakoitzeko lehen bi taldeak finalerdietara sailkatuko dira. Jubenilek, berriz, joan-etorriko ligaxka jokatuko dute, eta lehen bi sailkatuek zuzenean finala jokatuko dute.
Nagusien kategorian, hiru multzotan banatutako taldeek itzuli bateko ligaxka jokatuko dute. Multzo bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira azken fasera, eta horietatik bi zuzenean finalerdietara igaroko dira; gainerako laurek final-laurdenak jokatuko dituzte.
Kadeteen eta nagusien finalerdiak abenduaren 27ko jardunaldirako daude aurreikusita, eta hiru kategorietako finalak urtarrilaren 3ko jardunaldirako.
Bi txapelketetako egutegiak, emaitzak eta sailkapenak Gipuzkoako Pilota Federazioaren webguneko Lehiaketa atalean kontsultatu ahal izango dira.