Trinketeko nagusien eskuz binakako IZARKOM Sariko lehen eta bigarren mailako finalak jokatuko dira azaroaren 7an, larunbatean, Irurako Ametsa trinketean, 16:30etik aurrera. Bi partidak zuzenean eskainiko dira Gipuzkoa Pilota Emankizunak YouTube kanalean.
Finalerdien ostean, erabakita daude bi mailetako finalistak. Bigarren mailan, Abantzu 1 eta Behar Zana 1 ariko dira elkarren aurka; lehen mailan, berriz, EPLE 2 eta Mundarro.
Larunbata, azaroak 7
Irura – Ametsa trinketea | 16:30
- Nagusiak, 2. maila: Abantzu 1 (O. Alonso – J. Odriozola) – Behar Zana 1 (I. Izagirre eta U. Zufiria).
- Nagusiak, 1. maila: EPLE 2 (A. Campoy eta E. Sorondo) – Mundarro (X. Bandiaran eta O. Gurutzealde).
Bi finalak zuzenean jarraitu ahal izango dira Gipuzkoa Pilota Emankizunak YouTube kanalaren bidez.
Txapelketen inguruko informazio guztia Federazioaren webguneko “Lehiaketa” atalean kontsulta daiteke.
Oharra: Agertzen diren pilotariak talde bakoitzaren azken partidetan aritu direnak dira, ez nahitaez finalean jokatuko dutenak.
