Lehiaketa

Oiangu, Gazteleku eta Errepala, larruzko paletako Gipuzkoako txapeldun

Urriaren 31n, larunbatean, Larruzko Paletako Gipuzkoako Txapelketako lau finalak jokatu ziren Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Oianguk bi txapel eskuratu zituen, eta Gaztelekuk eta Errepalak bana.

Jubenil mailako finalean, Oianguko O. Aramburu eta A. Maiora nagusitu ziren Ilunpeko T. Garaizarren eta T. Martinen aurka, 35-19ko emaitzarekin.

Nagusien 3. mailan ere Oiangu izan zen txapeldun. A. Larrañagak eta P. Ormazabalek 35-27 irabazi zieten Urnietako I. Auzmendiri eta J. Polori.

Nagusien 2. mailako txapela Gaztelekuk eskuratu zuen. I. Lopez de Munainek eta A. Rekaldek 15-35 irabazi zieten Oiangu 2ko A. Luzuriagari eta I. Olarani.

Azkenik, nagusien 1. mailako finalean, Errepalako bi bikote aritu ziren aurrez aurre. Errepala 1eko A. Brosa eta V. Cambos nagusitu ziren Errepala 2ko O. Alkorta eta X. Ibargurenen aurka, 35-25eko emaitzarekin.

Finaletako emaitzak

  • Jubenilak: Oiangu 35 – 19 Ilunpe
  • Nagusiak, 3. maila: Oiangu 1 35 – 27 Urnieta
  • Nagusiak, 2. maila: Oiangu 2 15 – 35 Gazteleku
  • Nagusiak, 1. maila: Errepala 1 35 – 25 Errepala 2

Emaitzak eta txapelketaren gainerako xehetasunak Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren webguneko “Lehiaketa” atalean kontsulta daitezke.

Zorionak, mutilak!

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.