Nabarmenak

Nesken eskuzko pilotako topaketa egingo da igandean Zarautzen

Azaroaren 1ean, igandean, nesken eskuzko pilotako topaketa egingo da Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Gipuzkoako 12 klubetako 20 pilotari baino gehiago bertaratzea aurreikusten da, benjamin eta alebin mailetan.

Topaketa bi saiotan banatuko da. Alebinak 10:00etatik 11:30era arituko dira, eta benjaminak 11:30etik 13:00etara.

Topaketan parte hartuko duten klubak honako hauek dira: Aloña Mendi, Oteiza, Behar Zana, Bergara, Intza, Pagazpe, Tolosa, Txulobi, Zarautz, Arkirun, Hondarribia eta Olalde.

Topaketa 2026-27 denboraldiko Eskola Kirolaren barruan egingo da.

Aupa, neskak!

Oharra: Albistearekin batera argitaratutako argazkia 2024-25 denboraldikoa da, 2024ko azaroaren 24an Tolosan egindako benjamin eta alebin mailetako nesken eskuzko bigarren topaketakoa. Argazki gehiago ikus daitezke gure webguneko “Argazkiak” atalean.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.