Behar Zana 63. Enrique Abril Errebote Txapelketako finalera sailkatu da, Goizeko Izarrari 13-10 irabazita. Amasa-Villabonako taldeak Luzean izango du aurkari finalean.
Behar Zanaren garaipenean Jon Larronde, Beñat Iraola, Aratz Luixa, Unai Zufiria eta Eñaut Oñate aritu ziren.
Beste finalerdian, Luzeanek 13-3 irabazi zion Kanboarrak taldeari, eta finalera sailkatu zen.
Finala urriaren 11n, igandean, 10:30ean, Villabonako plazan jokatuko da:
LUZEAN vs BEHAR ZANA
Behar Zana izango da Gipuzkoako ordezkari bakarra finalean; gainerako hiru talde gipuzkoarrak lehen fasean kanporatu ziren.
Txapelketako informazio guztia gure webguneko “Lehiaketa” atalean kontsultatu daiteke.
*Argazkian, Behar Zana eta Goizeko Izarra, finalerdian.
