Aurkezpenak

Gipuzkoako 17 pilotari ariko dira euskal selekzioarekin XX. Munduko Txapelketan

Euskal Pilota Selekzioak XX. Euskal Pilota Munduko Txapelketa jokatuko du urriaren 15etik 24ra, Buenos Airesen (Argentina) eta Colonia del Sacramenton (Uruguai). Euskal selekzioak bere izenean parte hartuko duen lehen Munduko Txapelketa izango da.

Selekzioa urriaren 1ean aurkeztu zuten Gasteizko Foru plazan. Guztira, 41 pilotarik eta 9 hautatzailek osatzen dute taldea, eta 13 espezialitatetan lehiatuko dira, ezker paretan, trinketean eta frontballean.

41 pilotari horietatik, 17 gipuzkoarrak dira. Honako hauek osatuko dute Gipuzkoako ordezkaritza:

Zesta-punta: 54 metro

Emakumezkoak

  • Eneritz Lizardi – Danok Bat

Gizonezkoak

  • Eñaut Urreisti – Danok Bat

Eskuz: 36 metro

  • Beñat Azketa – Tartaloetxe
  • Beñat Garmendia – Lapke
  • Ekhi Irribarria – Tolosa
  • Eñaut Lizeaga – Mundarro

Parapelota: ezker pareta eta trinketea

  • Beñat Lizaso – Kemen
  • German Luis Elkoro – Kemen
  • Edorta de Anta – Kemen

Gomazko paleta: 30 metro

Emakumezkoak

  • Amaia Irazustabarrena – Hernani

Gizonezkoak

  • Julen Loidi – Gazteleku
  • Unai Sagarzazu – Kurpil Kirolak

Frontball

Emakumezkoak

  • Miren Larrarte – Behar Zana

Gizonezkoak

  • Julen Alberdi – Tolosa

Xare: trinketea

  • Oier Iturbe – Ametsa
  • Xuban Lopetegi – Ametsa
  • Markel Mugika – Ametsa

Gipuzkoako ordezkariak zesta-puntan, esku pilotan, parapilotan, gomazko paletan, frontballean eta xarean ariko dira urriaren 15etik 24ra Argentinan eta Uruguain.

*Argazkia: Euskadiko Pilota Federazioa.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.