Aurkezpenak

Alkainek eta Gipuzkoako Pilota Federazioak eskuz binakako txapelketaren aldeko lankidetza indartu dute

Alkainek eta Gipuzkoako Pilota Federazioak elkarlanean jarraituko dute aurten ere, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren barruko eskuz binakako lehia bultzatzeko. Lankidetzaren erakusgarri, bi erakundeetako ordezkariak elkartu dira Alkain Sariaren aurtengo edizioa aurkezteko. Aurkezpenean, txapelketan parte hartuko duten hainbat klubetako pilotariak ere izan dira.

Alkain izango da berriro ere eskuz binakako txapelketaren babesle ofiziala, eta aurten babes hori txapelketa osora zabalduko da. Iaz kadete eta jubenil mailetako lehiak babestu zituen; aurten, berriz, maila guztiak hartuko ditu babespean, nagusienak barne.

Guztira, 39 pilota klubetako 182 taldek parte hartuko dute eskuz binakako lehian, eta 500 pilotari inguru ariko dira. Emakumezkoen eta gizonezkoen hainbat mailatan jokatuko da txapelketa, eta gutxienez 690 partida izango dira.

Hainbat final, zuzenean

Txapelketako hainbat final zuzenean eskainiko ditu Gipuzkoako Pilota Federazioak bere YouTube kanalean: emakumezkoen kadete eta nagusi mailakoak; gizonezkoen kadete eta jubenilen 1. mailakoak; eta gizonezkoen nagusien 1. mailako eta Ohorezko Mailakoak.

Emankizunak Hamaika Telebistan eta 28 Kanalean ere eskainiko dira. IZARKOMek, berriz, estaldura emango du, zuzenekoen kalitatea bermatzeko.

Alkainen babesari esker, Gipuzkoako Pilota Federazioak eskuz binakako txapelketaren sustapenean eta ikusgarritasunean sakontzen jarraituko du.

*Zuzeneko emanaldirik galdu nahi ez baduzu, harpidetu Gipuzkoako Pilota Federazioaren YouTube kanalera eta aktibatu jakinarazpenak.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.