Lehiaketa

Gipuzkoa 1 eta Gipuzkoa 2 taldeek Bote Luzeko Euskal Herriko 11. Txapelketa jokatuko dute

2026-27 denboraldia martxan da, eta 63. Enrique Abril Errebote Txapelketarekin batera, Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa ere hasiko da asteburu honetan. Euskal Herriko zortzi taldek jokatuko dute Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatutako Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa, eta horien artean izango dira Gipuzkoako bi ordezkariak: Gipuzkoa 1 eta Gipuzkoa 2.

Bi multzotan ariko dira parte-hartzaileak: 

A MULTZOA

  • Bizkaia 1 (Rowk)
  • Bizkaia 3 (Algorta 2)
  • Gipuzkoa 2
  • Iparralde 2 (Milafranga)

B MULTZOA

  • Bizkaia 2 (Algorta 1)
  • Gipuzkoa 1
  • Iparralde 1 (Itsasuarrak)
  • Iparralde 3 (Senpere)

Lehenik, ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean. Gipuzkoa 2k etxean ekingo dio txapelketari, Iparralde 2ren aurka; Gipuzkoa 1ek, berriz, Bizkaian, Bizkaia 2ren kontra.

Bigarren jardunaldian, Gipuzkoa 1ek Iparralde 1 hartuko du etxean, eta Gipuzkoa 2k Bizkaia 3ren aurka jokatuko du Bizkaian. Hirugarren eta azken jardunaldian, Gipuzkoa 1ek Iparralde 3 hartuko du etxean, eta Gipuzkoa 2 Bizkaira joango da, Bizkaia 1en aurka jokatzeko.

Multzo bakoitzetik bi talde sailkatuko dira finalerdietara, hau da: A1 vs B2 eta B1 vs A2. Irailaren 27ko asteburuan aurreikusten dira finalerdiak.

Eta, eguraldiak txapelketa aurreikusi bezala joatea oztopatzen ez badu, finala urriaren 11ko asteburuan jokatuko da.

Hauek izango dira Gipuzkoako ordezkariak:

GIPUZKOA 1

  • Julen Chiapuso
  • Josu Etxepare Larralde
  • Axel Lasa
  • Mikel Leonet
  • Manex Olaiz
  • Xabat Olaiz
  • Iñigo Ugalde
  • Xabier Salaberria

GIPUZKOA 2

  • Julen Aizpuru
  • Julen Alberdi
  • Iñaki Azkoitia
  • Andoni Urbieta
  • Ibai Urbieta
  • Jon Urbieta
  • Xabier Urbieta

Egutegia, emaitzak eta txapelketaren gainerako xehetasunak webguneko “Lehiaketa” atalean kontsultatu ahal izango dira.

Bote Luzea

Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsaEuskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago.

Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi bat pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da. 

Informazio gehiago, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean: www.euskalpilota.eus.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.