Lehiaketa

Hernanik eta Adunak jokatuko dute Herriarteko Txapelketako eskuzko finala, larunbatean, eta Tolosak eta Azkoitiak gomazko paletakoa, igandean

2026ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa bukatuko da jardunaldi honetan, jokatzeko gelditzen diren bi finalekin: eskuzkoa eta gomazko paletakoa. Hernanik eta Adunak jokatuko dute eskuzko finala, larunbatean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan; eta leku berean, baina igandean, neurtuko dituzte indarrak Tolosak eta Azkoitiak, gomazko paletakoan.

Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak berriro babestu dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.

Finala-eskua-Donostia-2026-06-27
Finala-gomazko-paleta-Donostia-2026-06-28

Ekainak 27, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III

HERNANI vs ADUNA

1. Eskuz binaka, kadeteak
2. Eskuz binaka, jubenilak
2. Eskuz binaka, nagusiak

Pilotari hauek osatzen dute Hernaniko taldea: Oier Arsuaga Zabala, Aieko Azpeitia Bengoa, Ekhi Galdos Uzkiano, Xuhar Hernandez Miner, Aratz Labaka Etxeberria, Unax Mendiable Ezeiza, Hegoi Zabala Moreno, Lier Zugasti Amenabar, Manex Alberdi Santa Cruz, Amets Makatzaga Agirre, Ekhi Oses Barberena, Martin Alberdi Rodriguez, Oier Azpeitia Bengoa, Xuban Iturbe Morcillo, Oihan Legarreta Aranburu, Unax Manterola Miranda, Unax Pascual Etxegoien, Josu Altuna Irazusta, Xabier Apaolaza Albistur, Garikoitz Arizmendi Arruti, Unai Etxarri Lujanbio, Jon Jara Aldabe, Markel Lizeaga Arostegi, Anartz Oiarzabal Uria eta Xabier Salaberria Oiarbide.
Eta honakoek Aduna: Aiert Aburuza Arretxe, Iker Aburuza Gorostizu, Hodei Barriola Arrospide, Joanes Cestau Sanchez, Peru Cestau Sanchez, Inhar Iparragirre Aburuza, Xuhar Iparragirre Aburuza eta Andoni Olasagasti Goenaga.

Herriarteko Eskuzko Txapelketaren 58 edizioetatik Hernanik 53 alditan hartu du parte, eta 12 final jokatu ditu (aurtengoa, 13.a). 
Adunak, berriz, 8 aldiz hartu du parte, eta bere lehendabiziko finala izango da hauxe.  

Hernanik 5 txapel ditu irabazita: 2000. urtean (Azkoitiaren kontra), 2002 (Lasarte-Oria txapeldunorde), 2005 (Azkoitiaren aurka), 2011 (Donostiari) eta 2012 (Berrobiri). Eta beste 7 aldiz izan da txapeldunorde: 1973an (Segurak jantzi zuen txapela), 1999an (Azkoitia txapeldun), 2003an (berriro Azkoitia), 2004an (Azpeitiak txapela), 2009an (Bergara txapeldun), 2010ean (Azpeitiak irabazi zuen) eta iaz (Oiartzunek txapela).
Adunak bere lehen txapela lortzeko aukera du larunbatean.  

Jaialdia zuzenean eskainiko dugu gure Youtube kanalean. 28 kanala telbista katean, Ataria.eus-en Aiurri.eus-en ere izango da ikusgai.

Ekainak 28, igandea, 10:30, Donostia-Atano III

TOLOSA vs AZKOITIA

1. Gomazko paleta, banaka frontoi osoan
2. Gomazko paleta, binaka
3. Gomazko paleta, banaka 7aren barruan

Pilotari hauek ordezkatu dute Tolosa edizio honetan: Jon Aldazabal Etxeberria, Odei Arregi Aizpitarte, Iñaki Arriola Mujika, Urtzi Erleaga Malaxetxeberria, Unai Etxeberria Garmendia, Julen Izagirre Zabala, Karim Laamirni Agirrezabal eta Gexan Mendizabal Eskudero.
Eta ondorengoek Azkoitia: Amaia Aizpuru Aldalur, Jokin Aizpuru Irazusta, Marcos Azpiroz Izagirre, Iker Epelde Agirre, Aitor Juaristi Juaristi eta Igor Larrañaga Arrieta.  

Tolosak Herriarteko Gomazko paleta Txapelketaren edizio guztietan hartu du parte, hau da, 8 aldiz; eta final 1 jokatu du.
Eta Azkoitia ia guztietan lehiatu da, 7; eta 3 final jokatu ditu.

Tolosak ez du txapelik, baina behin izan da txapeldunorde, 2019ko edizioan (Azkoitiak irabazi zuen).
Azkoitiak, berriz, 3 txapel ditu, urte hauetan irabazitakoak: 2019 (Tolosaren kontra), 2021 (Donostia txapeldun) eta 2022 (Donostia). Ez da sekula txapeldunorde izan.

Webgune honetako Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-Herriartekoa-H-Gomazko paleta atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.