Lehiaketa

Ampo Sariko azken finalak ikusgai, larunbatean, Tolosan

Ampo Sariko azken finalak -Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako buruz buruko lau t’erdiko lehia- jokatuko dituzte, larunbatean, Tolosako Beotibarren: kadeteen 2. mailakoa eta nagusien 2. mailakoa, hain zuzen ere:

Ekainak 27, larunbata, 11:30, Tolosa-Beotibar

1. Eskuz banaka lau t’erdian, kadeteak 2. maila:
INTZA-Oier Elola Martin
LAPKE-Asier Gurmindo Gabari
2. Eskuz banaka lau t’erdian, nagusiak 2. maila:
TOLOSA-Hodei Castro Fraile
ABANTZU-Mikel Caramanzana Arrizabalaga

Aurreko asteburuan jokatu zituzten gainontzeko finalak; ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak:

Ekainak 19, ostirala, 20:00, Idiazabal-Igarondo (argazki nagusian)
1. Eskuz banaka lau t’erdian, kadeteak 1. maila:
TOLOSA-Jurgi Telleria Landa 22
BEHAR ZANA-Xuhar Iparragirre Aburuza 17
2. Eskuz banaka lau t’erdian, jubenilak 1. maila:
TOLOSA-Enaitz Landa Telleria 18
TOLOSA-Ekain Olano De Bairos 22
3. Eskuz banaka lau t’erdian, nagusiak 1. maila:
LAPKE-Julen Armaolea Peñagarikano 10
EIBAR-Ibon Ibarra Areta 22

Ekainak 20, larunbata, 11:30, Tolosa-Beotibar
1. Eskuz banaka lau t’erdian, kadeteak 3. maila:
HERNANI-Markel Madina Erauskin 17
INTZA-Ekhi Maiz Olasagasti 22
2. Eskuz banaka lau t’erdian, jubenilak 3. maila:
OIARPE-Aitzol Galardi Makazaga 20
OIARPE-Beñat Elizegi Garaiar 22
3. Eskuz banaka lau t’erdian, jubenilak 2. maila:
TOLOSA-Iker Artola Gibelalde 22
TOLOSA-Oinatz Caminos Etxezarreta 3

Pasa den asteburuan beste final batzuk ere jokatu zituzten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan: emakumeen gomazko paleta banaka bost t’erdikoak, hain zuzen ere. Aldazabalek (Behar Zana) -jubenilak 1. maila-, Mirandak (Hernani) -jubenilak 2. maila-, Olanok (Intxurre) -nagusiak 1. maila- eta Oiarzabalek (Iruleak) -nagusiak 2. maila- jantzi zituzten txapelak:

Ekainak 19, ostirala, 18:30, Alegia-Elorri
1. Gomazko paleta banaka emakumeak bost t’erdian, jubenilak 1. maila:
INTXURRE-Lorea Luluaga Tejeria 23
BEHAR ZANA-Haizea Aldazabal Gabarain 25
2. Gomazko paleta banaka emakumeak bost t’erdian, nagusiak 1. maila:
INTXURRE-Uxue Olano Aranalde 25
INTXURRE-Nagore Murua Amiano 14

Ekainak 20, larunbata, 11:00, Hernani-Udalekoa
1. Gomazko paleta banaka emakumeak bost t’erdian, jubenilak 2. maila:
HERNANI-Iraia Miranda Etxaniz 25
HERNANI-Enara Urdangarin Larred 17
2. Gomazko paleta banaka emakumeak bost t’erdian, nagusiak 2. maila:
HERNANI-Maddi Iriondo Amigo 19
IRULEAK-Elaia Oiarzabal Zinkunegi 25

IMG-20260620-WA0004
IMG-20260620-WA0008
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.