Lehiaketa

Andoain vs Errenteria, Herriarteko Pala Txapelketaren finala, larunbatean, Olaberrian

Lehendabiziko finala izango da ikusgai, asteburuan, 2026ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan: erremintakoa. Andoainek eta Errenteriak lortu dute hitzordu preziatura iristea, eta larunbat arratsaldean neurtuko dituzte indarrak larruzko paletaz eta pala motzez, Olaberriko pilotalekuan:

Ekainak 20, larunbata, 18:00, Olaberria
1. Larruzko paleta:
ANDOAIN vs ERRENTERIA
2. Pala motza:
ANDOAIN vs ERRENTERIA

Andoain-pala
Finala-pala-Olaberria-2026-06-20

Pilotari hauek osatzen dute Andoaingo taldea: Xabier Alkorta Atorrasagasti, Ibon Altuna Zabala, Ibai Iradi Berasategi, Iñaki Lopez de Munain Oñederra, Koldo Ponce Iturralde eta Aritz Rekalde Ezkurra.
Eta hauek Errenteriakoa: Garikoitz Aizkorreta Aduriz, Aitzol Arizmendi Portugal, Aritz Arregi Etxenagusia, Eneko Arruabarrena Garcia, Ibon Eskisabel Mitxelena, Yorel Martinez Garcia, Kerman Murua Berra, Abel Pichel Jimenez, Ruben Pichel Jimenez eta Aitor Zapirain Larreta.

Azpeitia eta Deba geratu dira finalaren atarian. Azpeitiak 3-1 galdu zuen Andoainekin finalerdietan (2-0 galdu zuen joanekoan eta bana berdindu zuen itzulerakoan), eta Debak 1-3 Errenteriarekin (0-2 galdu joanekoan eta bana berdindu itzulerakoan).

Bai Andoain bai Errenteria Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan lehiatu dira, hau da, 35 aldiz.

Bi herriek, gainera, bost final jokatu dituzte elkarren aurka txapelketaren historian (aurtengoarekin seigarrena), eta azken bi edizioetako finalistak izan dira: 2010ean, 2021ean, 2022an, 2024an eta 2025ean. 2010eko, 2021eko eta iazko edizioetan Andoainek jantzi zuen txapela, eta 2022koan eta 2024an Errenteriak.

8 txapel dituzte andoaindarrek, urte hauetan jantzitakoak: 2009 (Oiartzun txapeldunorde), 2010 (Errenteriaren aurka), 2011 (Oiartzuni irabazita), 2013 (Olaberriari), 2016 (Debari), 2017 (Deba txapeldunorde), 2021 (Errenteriari irabazita) eta iaz (Errenteria txapeldunorde). Eta 7 aldiz izan dira txapeldunorde: 1997 (Donostiak irabazi), 1999 (Zarautzek), 2006 (Donostiak), 2008 (Donostiak), 2015 (Donostiak), 2022 (Errenteriak) eta 2024 (Errenteria txapeldun).
Errenteriak 7 txapel ditu: 1991-1995 bitarte (biak barne) lortutakoak (Donostia, Altzo, Donostia, Donostia eta Oiartzunen kontra, hurrenez hurren), 2022koa (Andoaini irabazita) eta 2024koa (Andoaini). Eta 6 aldiz izan da txapeldunorde: 1996an (Oiartzunek irabazi), 2010ean (Andoainek), 2018an (Oiartzunek), 2021ean (Andoainek), 2023an (Donostiak) eta iaz (Andoain txapeldun).

Rural Kutxa eta Aramendia pasteleria dira, aurten ere, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren babesleak.

Webgune honetako Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-Herriartekoa atalean eskuragarri dago txapelketaren inguruko informazio guztia. 

Olaberriako pilotalekuak beste jaialdi bat ere hartuko du larunbatean, Herriarteko Txapelketaren erremintako fnalaren aurretik: Gipuzkoako Txapelketako jubenilen kategoriako paletako taldekako lehia. Eskola Kiroleko paletako taldekako finalak (alebinak eta infantilak), berriz, Zumaian jokatuko dituzte, larunbat goizean:

Ekainak 20, larunbata, 10:00, Zumaia-Aitzuri

1. Alebinak:
GIPUZKOA 1 (Lander Astiazaran Agirrezabal-Amets Alkorta Elola)
GIPUZKOA 4 (Jon Unsuain Gauthier-Aratz Arrieta Fernandez-Xabier Rodriguez Zubizarreta)
2. Infantilak:
GIPUZKOA 1 (Markel Muguruza Lasa-Oier Eskudero Garmendia-Alain Ibarguren Gallastegi-Luken Osanbela Makazaga)
GIPUZKOA 6 (Xuhar Larretxea Mujika-Xabat Esteibar Mora-Manex Llamero Mondragon)

Ekainak 20, larunbata, 16.00, Olaberria

1. Jubenilak:
GIPUZKOA 2 (Ametz Iglesias Bermudez-Oinatz Aranburu Alkorta-Ahetz Kortajarena Etxebeste)
GIPUZKOA 3 (Telmo Martin Duran-Adur Salaberria Casco-Ian Davis Ezkerro)

Finalak-paleta-taldeka-Zumaia2026-06-20
Finala-paleta-taldeka-Olaberria-2026-06-20
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.