Lehiaketa

Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa-Elay Sariko finalak, larunbatean, Azkoitian

Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa-Elay Sariko finalak jokatuko dituzte, larunbat arratsaldean, Azkoitian2. urteko alebin kategoriako eta infantil kategoriako pilotariak lehiatu dira txapelketa honetan, buruz buru. 16:30ean hasiko da jaialdia: lehenik, Lapke klubeko (Lazkao) Artola eta Txapagain klubeko (Ordizia) Alberdi izango dira aurrez aurre, alebinen finalean; ondoren, infantilenean, Bergarako Olanok eta Ilunpeko (Azpeitia) Lizarraldek neurtuko dituzte indarrak.

Jaialdia zuzenean ikusteko aukera izango da, gure Youtube kanalean: https://www.youtube.com/@GipuzkoaPilotaEmankizunak/streams

Ez dira izango, baina, alebin eta infantil kategorietako asteburuko hitzordu bakarrak, Eskuz binakako Errendimenduko Udaberri Sariko finalak ere jokatuko baitituzte, Aretxabaletan (1. mailakoak) eta Ordizian (3. mailakoak).

Ondorengo lerroetan bildu ditugu final guztiak eta jaialdien kartelak:

Ekainak 20, larunbata, 16:30, Azkoitia-Gurea

1. Alebinak:
EKHI ARTOLA ROPERO (Lapke)
TELMO ALBERDI ALBISU (Txapagain)
2. Infantilak:
INAR OLANO ALBERDI (Bergara)
ADEI LIZARRALDE UZKUDUN (Ilunpe)

Ekainak 19, ostirala, 19:00, Aretxabaleta-Iturrigorri

1. Alebinak, 1. maila:
OSPELE (Ganix Brit Sanchez-Aimar Rezabal Pagola)
TOLOSA (Unai Ardibide Barriola-Enai Eskudero Arregi)
2. Infantilak, 1. maila:
ZAZPI ITTURRI 1 (Aiur Gorostidi Oiartzabal-Aratz Nazabal Mendizabal-Denis Santos Bastida)
ARETXABALETA 1 (Aimar Akizu Zabala-Axi Elkorobarrutia Parra)

Ekainak 19, ostirala, 19:00, Ordizia-Beti Alai

1. Alebinak, 3. maila:
TXAPAGAIN 2 (Xuban Adurriaga Armendariz-Unax Irazu Goikoetxea)
TXAPAGAIN 1 (Aratz Iraola Garmendia-Oier Sarasola Pardo)
2. Infantilak, 3. maila:
PAGAZPE 1 (Jon Harreguy Lizarralde-Joanes Ostolaza Jauregi)
GAZTELEKU (Erik Aburto Ramirez-Unai Asensio Gaston)

Finala-Azkoitia-2026-06-20
Finalak-A1-I1-Aretxabaleta-2026-06-19
Finalak-A3-I3-Ordizia-2026-06-19
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.