Maila politeko jaialdiaz eta giro ezinhobeaz disfrutatu ahal izan zuten Donostiako Atano III.ean bildutakoek, larunbatean, Goiener Sariko finaletan. Emakume pilotariak izan ziren protagonista, eta buruz buru lehiatu ziren, hainbat kategoriatan. Rotetak (Zarautz), Bergarak (Oiarpe), Txapartegik (Tolosa), Azpiazuk (Lapke), Arrutik (Ziotza) eta Erasunek (Behar Zana) lortu zuten garaipena. Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak:
Ekainak 13, larunbata, 10:00, Donostia-Atano III
1. Eskuz banaka, alebinak. Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa:
Alaia Roteta Etxaide (Zarautz) 16
Aizpea Sorarrain Blas (Alkiza) 12
2. Eskuz banaka lau t’erdian, alebinak. Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa:
Intza Agirre San Sebastian (Lapke) 1 (7,8,3)
June Bergara Zeberio (Oiarpe) 2 (8,6,4)
3. Eskuz banaka lau t’erdian, infantilak 2. maila. Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa:
Katixa Ibarbia Oiarzabal (Ziotza) 0 (5,7)
Arhane Txapartegi Ugartemendia (Tolosa) 2 (8,8)
4. Eskuz banaka lau t’erdian, infantilak 1. maila. Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa:
Ainere Azpiazu Moreno (Lapke) 2 (8,8)
Laia Gastiain Ituarte (Abantzu) 0 (5,2)
5. Eskuz banaka lau t’erdian, kadeteak. Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa:
Intza Arruti Lertxundi (Ziotza) 22
Arhane Rey Ganborena (Alde Zaharra) 9
6. Eskuz banaka lau t’erdian, nagusiak. Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa:
Itxaso Erasun Gorostidi (Behar Zana) 22
Madalen Etxegarai Zelaia (Aloña Mendi) 12
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren YouTube kanalean duzue ikusgai finaletako jaialdiaren emanaldia.

