Lehiaketa

Eskuz banaka lau t’erdiko lehia hasiko da Gipuzkoako Txapelketan, Ampo eta Goiener kooperatiben babesarekin

Denboraldi ofizialeko hirugarren blokeko hainbat txapelketa hasiko dira jardunaldi honetan (2026-04-19): horien artean, eskuz banaka lau t’erdiko lehiak, Ampo eta Goiener kooperatiben babesarekin. Emakumeen eskuz banakako lau t’erdikoak (kadeteak eta nagusiak) babestuko ditu Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak (nesken eskuz banaka lau t’erdiko Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa ere -alebinak eta infantilak- babestuko du). Eta eskuz banakako lau t’erdiko gainontzeko lehiak (kadeteak, jubenilak eta nagusiak) babestuko ditu Ampo enpresa kooperatibak.

Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu bakoitzaren xehetasunak:

GIPUZKOAKO TXAPELKETA ESKUZ BANAKA LAU T’ERDIAN-AMPO SARIA

  • Hasiera, apirilaren 19ko jardunaldia
  • Kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1., 2. eta 3. maila) eta nagusiak (1. eta 2. maila). 118 pilotarik eman du izena kadetetan (36 1. mailan, 59 2. mailan eta 23 3. mailan), 58 jubeniletan (26 1. mailan, 26 2. mailan eta 6 3. mailan) eta 93 nagusietan (42 1. mailan eta 51 2. mailan)
  • Ligaxka jokatuko dute lehenik, maiatzaren 24ko asteburura bitarte
  • Multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek jarraituko dute hurrengo fasera
  • Finalak ekainaren 21eko jardunaldian (kadeteak 1. eta 3. maila, jubenilak 1., 2. eta 3. maila eta nagusiak 1. maila) eta ekainaren 28koan (kadeteak 2. maila eta nagusiak 2. maila) jokatuko dituzte, GEPFk fikatutako egoitzetan

 

GIPUZKOAKO TXAPELKETA EMAKUMEAK ESKUZ BANAKA LAU T’ERDIAN-GOIENER SARIA

  • Hasiera, apirilaren 19ko jardunaldia
  • Kadeteak eta nagusiak (bietan maila bakarra). 10 pilotarik eman du izena jubeniletan eta beste 10ek nagusietan
  • Itzuli bateko ligaxkarekin ekingo diote txapelketari, eta maiatzaren 24ko asteburura arte luzatuko da
  • Multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek jarraituko dute hurrengo fasera
  • Finalak ekainaren 14ko jardunaldian izango dira ikusgai, GEPFk finkatutako egoitzan

 

Informazio guztia Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-G-Eskuz banaka 4T-AMPO Saria  eta Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-G-Eskuz banaka 4T emakumeak-GOIENER Saria  ataletan kontsulta daiteke.

IMG_5726-scaled
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.