Lehiaketa

Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa-Elay Saria, prest

Larunbatean (2026-04-18) hasiko da Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa-Elay Saria. Alebin eta infantil kategorietako Gipuzkoako pilotaririk onenak lehiatzen dira hitzordu honetan, buruz buru. Eta, iazkoa bezala, edizio honek ere Antzuolako Elay enpresarekin babesa izango du.

Denboraldi hasieran jokatutako eskuz banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketaren sailkapenari erreparatzeaz gain, hautaketa probetan ikusitakoarekin ere finkatzen da parte-hartzea. Hauxe da lehiatuko diren pilotarien behin betiko zerrenda, alebin kategoriako 10 pilotarirekin eta infantil kategoriako beste 10ekin:

2. URTEKO ALEBINAK

A multzoa

  1. Ekhi Artola Ropero (Lapke)
  2. Adei Gibelalde Egiguren (Kuku)
  3. Eñaut Landa Ugartemendia (Behar Zana)
  4. Beñat Albisu Imaz (Ataun)
  5. Markel Erauskin Bergaretxe (Intxurre)

B multzoa

  1. Lur Juaristi Aldalur (Oteiza)
  2. Telmo Alberdi Albisu (Txapagain)
  3. Oier Bengoetxea Ortiz de Zarate (Intxurre)
  4. Xuhar Elola Herrero (Lapke)
  5. Odei Alass Traore Eizmendi (Behar Zana)


INFANTILAK

A multzoa

  1. Unax Gonzalez Gurrutxaga (Gazteleku)
  2. Aitor Arteaga Zubeldia (Zazpi Itturri)
  3. Aretz Aldasoro Mendizabal (Ataun)
  4. Xanet Aranburu Isasmendi (Lapke)
  5. Paul Egiguren Plaza (Ilunpe)

B multzoa

  1. Adei Lizarralde Uzkudun (Ilunpe)
  2. Inar Olano Alberdi (Bergara)
  3. Xabier Toledo Jainaga (Zazpi Itturri)
  4. Ibai Artola Ropero (Lapke)
  5. Josu Zubelzu Errondosoro (Tolosa)

Itzuli bateko ligaxkarekin ekingo diote txapelketari, larunbatean, eta ekainaren 6ko jardunaldira bitarte luzatuko da. Multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek egingo dute gero aurrera, azken fasera.

Partida guztiak larunbat arratsaldetan jokatuko dituzte, egoitzetan: Azkoitiak hartuko ditu alebinen partidak, eta Amezketak infantilenak.

Finalak ekainaren 20an izango dira, Azkoitian.

Webgune honetako Lehiaketa-Kartelera atalean kontsulta daiteke astez asteko partiden zerrenda, eta Lehiaketa-Emaitzak-Errendimendua-EHI-G-Berezkoak(eskuz)-ELAY Saria txokoan dago eskuragarri txapelketaren informazio guztia.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.