Eneko Sagarmendi Fernandezek (Mindara) irabazi du adimen urritasuneko teniseko paletako buruz buruko finala Euskal Pilota Egokituko XVI. Gipuzkoako Txapelketan. Bere klubeko Erik Dima Gaton Mirandarekin neurtu ditu indarrak, eta 22-4ko emaitzarekin lortu du txapela janztea.
Finalez gain, beste hainbat lehia ikusteko aukera izan zen, larunbatean, Irungo Uranzu pilotalekuan: adimen urritasuneko teniseko paletako partidak eta gurpil aulkiko gomazko paletako binakako norgehiagokak. Gainera, gurpil aulkiko txapelketaren kasuan, bikote finalistak erabakita gelditu dira: Joseba Lasa Elizagoien-Edorta De Anta Lekuona (Kemen) eta Manuel Quesada Morillas-German Elkoro Elzo (Kemen).
Ondorengo lerroetan jaso ditugu larunbateko jaialdiaren emaitza guztiak:
Martxoak 28, larunbata, 10:00, Irun-Uranzu
1. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
Hodei Asteasu Santos (Mindara) 0
Xabat Askasibar Baleztena (GKEF-Antzuola) 15
2. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
Manuel Quesada Morillas-German Elkoro Elzo (Kemen) 13
Joseba Lasa Elizagoien-Edorta De Anta Lekuona (Kemen) 15
3. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
Leire Esnal Urbieta (Zumaia) 9
Unax Gurrutxaga Etxaiz (Zumaia) 15
4. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
Aingeru Senperena Iraola-Beñat Lizaso Muxika (Kemen) 9
Joseba Lasa Elizagoien-Edorta De Anta Lekuona (Kemen) 15
5. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
Hodei Asteasu Santos (Mindara) 15
Leire Esnal Urbieta (Zumaia) 14
6. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
Aingeru Senperena Iraola-Beñat Lizaso Muxika (Kemen) 11
Manuel Quesada Morillas-German Elkoro Elzo (Kemen) 15
7. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
Xabat Askasibar Baleztena (GKEF-Antzuola) 15
Unax Gurrutxaga Etxaiz (Zumaia) 3
8. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka. FINALA
Eneko Sagarmendi Fernandez (Mindara) 22
Erik Dima Gaton Miranda (Mindara) 4
Banako lehia bukatuta, binakakoarekin aurrera jarraituko dute pilotariek. Apirilaren 18an Azpeitian dute hitzordua, eta apirilaren 25ean Legazpin. Binakako finalak maiatzaren 16an izango dira, Amasa-Villabonan.
*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF)


