Euskal Pilota Egokituko XVI. Gipuzkoako Txapelketan, lehendabiziko finala izango da ikusgai, larunbatean, 12:30ean, Irungo Uranzu frontoian: adimen urritasuneko teniseko paletako buruz buruko lehia. Mindara klubeko bi pilotari izango dira aurrez aurre: Eneko Sagarmendi Fernandez eta Erik Dima Gaton Miranda. Aurretik, 10:00etan hasita, beste hainbat lehiaz gozatzeko aukera izango da: adimen urritasuneko teniseko paletako partidak eta gurpil aulkiko gomazko paletako binakako norgehiagokak. Sari-banaketa 13:30ak alderako aurreikusten da.
Jaialdiaren xehetasun guztiak, jarraian:
Martxoak 28, larunbata, 10:00, Irun-Uranzu
1. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
Hodei Asteasu Santos (Mindara) vs Xabat Askasibar Baleztena (GKEF-Antzuola)
2. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
Manuel Quesada Morillas-German Elkoro Elzo (Kemen) vs Joseba Lasa Elizagoien-Edorta De Anta Lekuona (Kemen)
3. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
Leire Esnal Urbieta (Zumaia) vs Unax Gurrutxaga Etxaiz (Zumaia)
4. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
Aingeru Senperena Iraola-Beñat Lizaso Muxika (Kemen) vs Joseba Lasa Elizagoien-Edorta De Anta Lekuona (Kemen)
5. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
1. partidako galtzailea vs 3. partidako galtzailea
6. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
Aingeru Senperena Iraola-Beñat Lizaso Muxika (Kemen) vs Manuel Quesada Morillas-German Elkoro Elzo (Kemen)
7. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
1. partidako irabazlea vs 3. partidako irabazlea
8. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka. FINALA
Eneko Sagarmendi Fernandez (Mindara) vs Erik Dima Gaton Miranda (Mindara)
Banako lehia bukatuta, binakakoarekin aurrera jarraituko dute pilotariek. Apirilaren 18an Azpeitian dute hitzordua, eta apirilaren 25ean Legazpin. Binakako finalak maiatzaren 16an izango dira, Amasa-Villabonan.
*Argazkia: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF).


